Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, ostiralean, maiatzaren 17an, zerua tarteka hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu; baliteke zaparrada horiek trumoitsuak eta handiak izatea zenbait lekutan. Haizea aldakor ibiliko da; goizean goiz barnealdean hego-mendebaldekoa nagusituko da, eta arratsaldean kostaldean brisa izango da eta barnealdean iparraldera egingo du.
Tenperatura beste gradu pare bat igo daiteke, baina, hala ere, orokorrean, 20 gradutik beherako balioekin jarraituko dugu
Tenperatura beste gradu pare bat igo daiteke, baina, hala ere, orokorrean, 20 gradutik beherako balioekin jarraituko dugu. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuko du, 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:05ean eta 13:46an izango dira, eta itsasbehereak 07:23an eta 19:36an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
"Ostiral goizean, hodeiak eta ostarteak. Eguerdi aldera hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Arratsaldean zaparrada batzuk botako ditu eta baliteke ekaitzak jotzea, txingorrarekin batera. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, egunaren hasieran hegoaldekoa nagusi. Arratsaldean haizea iparraldetik finkatu eta indartu egingo da. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du", baloratu dute.