Minbiziaren biziraupen tasak gora egin du azken urteetan
“Ebidentziak aditzera ematen du minbiziaren biziraupenak gora egin duela orokorrean eta nabarmen Euskadin”
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak baikortasun-mezua helarazi die minbizi-kasuak bizi dituzten pertsonei eta familiei, “ebidentzian oinarritutako ikerketa zientifikoen ondorio nagusia da gora egin duela orokorrean eta nabarmen minbiziaren biziraupenak Euskadin; emakumeetan handiagoa da gizonetan baino, eta, bi kasuetan, hobekuntza oso agerikoa da” nabarmenduz.
Nerea Melgosa Minbiziaren aurkako Arabako Elkarteak Gasteizko Zabalgana auzoan inauguratu duen egoitza berriaren aurkezpenean izan da berriki.
“Minbiziaren aurkako Elkartea osatzen duzuenak mundu guztiak ezagutzen eta aitortzen duen kolektiboa zarete. Horrela bada, eskerrak ematen dizkiot zuen Arabako Batzarrari, hemendik egiten duzuen lanagatik. Ramón Reyes, Minbiziaren aurkako Estatuko Elkartearen presidente hori, jakin ezazu oso harro gaudela egiten duzuen lan handi horretaz”, adierazi du Melgosak.
Sailburuak goraipatu du “bere borondatez elkarteari eta minbizia duten gaixoen kolektiboari eta haien ingurukoei bere denbora eskaintzen dieten pertsonen lana. Lan isila da, batzuetan oharkabean pasatzen dena. Arreta soziala, lagun egitea eta laguntza psikologikoa berezkoak dituzue”.
“Etxean “minbizi” hitza lehenengo aldiz entzuten denean, diagnostiko posible gisa, horrek ezezaguna denarekiko nolabaiteko beldurra eta izua sortzen ditu. Diagnostikoa irmoa denean, sendatzeko prozesua hasten da, eta askotan arreta soziala behar izaten da osasun-arretaz gainera”, erantsi du Melgosak.
Temas
Más en Sociedad
-
La AESAN alerta de posible presencia de partículas de aluminio en cereales con chocolate procedentes de Portugal
-
Los sindicatos médicos mantienen la huelga de junio ante la "nula voluntad" de Sanidad
-
Mayo termina con 91 fallecidos en las carreteras, siete menos que en el mismo mes de 2025
-
Las baterías de los coches eléctricos se podrán alargar hasta un 23% gracias a la IA