ALHAOk sorkuntza eta zabalkundeko kultura dirulaguntzak eta toki erakundeenak argitaratu ditu
232.000 euroko eta 80.000 euroko aurrekontua izango dute, hurrenez hurren, eta eskaerak egiteko epea urtarrilaren 31n amaituko da
Gaur argitaratu da ALHAOn kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko dirulaguntza eta udalek eta kuadrillek sustatutako kultura ekimenak egiteko dirulaguntza, biak 2024rako eta Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean garatzeko, 232.000 euroko eta 80.000 euroko zenbatekoekin, hurrenez hurren,.
Eskaerak aurkezteko epea bihar, hilak 11, hasi eta hilaren 31ko 23:59an amaituko da.
Udalak eta kuadrillak
Arabako Lurralde Historikoko udalek eta kuadrillek eta Trebiñuko enklabekoek sustatutako kultura ekimenak gauzatzeko dirulaguntza deialdiari dagokionez, aurrekontua 80.000 euro da. 2022ko eta 2023ko zenbateko bera da, eta 2021ekoa baino 25.000 handiagoa.
Bi modalitate izango ditu: 5.500 euroko edo hori baino gutxiagoko aurrekontua duten kultura proiektuak (zuzkidura: 25.000), eta 5.500 eurotik gorakoak eta 20.000 eurotik beherakoak (zuzkidura: 55.000). Aurrekontuaren % 60raino diruz lagunduko da.
Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko udalak eta kuadrillak izango dira erakunde onuradunak, Gasteizko Udala eta haren kuadrilla izan ezik.
Edozein esparrutan kultura sustatzeko programa irekiek jaso ahal izango dute dirulaguntza.
Erakundeak eta elkarteak
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko 2024rako dirulaguntza deialdiari dagokionez, haren berri abenduan eman zen, Gobernu Kontseiluak onetsi baitzuen (2023/12/12), baina balio beza honek gogorarazteko ALHAOn argitaratu dela eta epeak hasiko direla.
Guztira 232.000 euroko zenbatekoa du, eta xedea da kultura arloko profesionalek, autonomoek, enpresek eta kultura elkarteek sustatutako kultura sorkuntzako eta hedapeneko programak garatzen laguntzea.
Temas
Más en Sociedad
-
Arkeologia Museoak Fernando G. Baptistaren 'Infografia zientifikoaren esploratzailea' erakusketa ireki du
-
'Bach Desbariazioak' kontzertu parte hartzailearekin hasiko da larunbatean Artium Museoaren 'Amarauna' programa
-
Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati bikotekide ohiari sexu erasoa egiteagatik
-
Detenido un hombre de 66 años tras matar a puñaladas a su hermano de 70 en Zamora