Museoen Foru Sareak (BIBAT museoa, Arte Ederren Museoa, Natura Zientzien Museoa, Arma Museoa eta La Hoya eta Iruña-Veleia aztarnategiak) uztailean eta abuztuan izandako bisitei buruzko datuak bikainak izan dira aurten ere.

  • Guztira, 24.573 bisita, 10.166 uztailean eta 14.407 abuztuan.
  • 2019an baino gehiago, 23.359 bisitari izan baitzituen (9.414 uztailean eta 13.945 abuztuan), eta iaz baino gehiago 22.652 bisita (9.898 uztailean eta 12.754 abuztuan).
  • 2021ean baino zertxobait gutxiago, 26.955 lagunek bisitatu baitzituzten sareko museoak (10.572 uztailean, 16.383 abuztuan).

Museoen arabera

  • BIBAT (Arkeologia eta kartak): 12.178 bisita, 4.576 uztailean eta 7.702 abuztuan.
  • Iaz baino bisita gehiago (11.332 bisita, uztailean 4.474, abuztuan 6.858) eta 2019an baino gehiago (11.816 bisita, uztailean 4.143, abuztuan 7.673).
  • 2021ean baino apur bat gutxiago, 14.815 izan baitzituen (5.261 uztailean, 9554 abuztuan).
  • Arte Ederrak: 4.307 bisita, 2.045 uztailean eta 2.262 abuztuan.Azken urteetakoa baino handiagoa.
  • 2019an 3.639 bisita izan zituen (1.896 uztailean, 1.743 abuztuan)
  • 2021ean 3.447 izan zituen (1.389 uztailean, 2.058 abuztuan)
  • 2022an 3.164 bisita izan zituen (1.418 uztailean, 1.746 abuztuan).
  • Natur Zientziak: 3.108 bisita, 1.386 uztailean eta 1.722 abuztuan.
  • 2019ko bisita kopuruaren oso antzekoa, 3.144 bisita (1.316 uztailean, 1.828 abuztuan).
  • 2021ean baino bisita gehiago, 2.794 bisita izan baitzituen (1.304 uztailean, 1.490 abuztuan)
  • 2022an baino apur bat bisita gutxiago, 3.778 bisita izan baitzituen: 2.065 uztailean eta 1.713 abuztuan.
  • Arma Museoa: 3.354 bisita, 1.380 uztailean eta 1.974 abuztuan.
  • 2019an baino bisita gehiago, 2.981 bisita izan baitzituen (1.355 uztailean, 1.626 abuztuan), eta 2022an baino gehiago, 2.892 bisitarekin (1.197 uztailean. 1.695 abuztuan).
  • 2021ean, oso antzekoa, 1.772 bisita izan zituen (1.562 uztailean, 1.821 abuztuan)

 

Aztarnategiei dagokienez

  • La Hoya: 970 bisita (434 uztailean, 536 abuztuan).
  • 2019an 1.210 bisita izan zituen (482 uztailean, 728 abuztuan)
  • 2021ean 1.772 bisita izan zituen (746 uztailean, 1.026 abuztuan)
  • 2022an 940 bisita izan zituen (421 uztailean, 519 abuztuan)
  • Iruña-Veleia: 553 bisita (342 uztailean, 211 abuztuan).
  • 2019: 546 bisita (222 uztailean, 347 abuztuan)
  • 2021: 744 bisita (310 uztaila, 434 abuztua)
  • 2022: 546 bisita (323 uztaila, 223 abuztua)

2020an, artean murrizketak zirela, 13.859 bisita baino ez ziren egin Foru Sarearen museoetara, aztarnategiak barne.

Beste museo elementu batzuk

Santa Maria katedralak datu handiagoak izan ditu azken urteetan, 22.452 bisita izan baititu, bisita gidatuaren modalitatean. 2022an 21.579 bisitari izan zituen, 2021ean 22.088 eta 2019an 20.898. Hilabeteka, aurten 9.556 izan dira uztailean eta 12.896 abuztuan.

Varonatarren dorreari dagokionez, 1426 bisitari izan ditu. Iaz 1.360 pertsona izan ziren. 2019an 1.451 izan ziren eta 2021ean 1.439. Aurten, zehazki, 721 pertsona izan dira uztailean eta 705 abuztuan.

Bestalde, Arte Sakratuaren Museoa 8.653 pertsonak bisitatu dute (3.256 uztailean eta 5.397 abuztuan). Datu hori 2019tik oso hurbil dago, eta azken urteetakoa baino askoz handiagoa da. Iaz 6.931 pertsona izan ziren. 2021ean, 6.869 lagunek bisitatu zuten. 2019an 9.077 bisita izan zituen.

Amarika aretoari dagokionez, 400 bisita izan ditu, 226 uztailean eta 174 abuztuan. Joan den udan 956 izan ziren, 2021ean 322 eta 2019an 259. Nabarmentzekoa da Amarika aretoaren bisitak erakusketen egutegiaren araberakoak direla, eta ekainean erakusketa bat estreinatu ondoren, 478 bisita izan zituela, uztailean eta abuztuan baino gehiago. Izan ere, hiruhileko horretan (ekiana-uztaila-abuztua) 878 bisita izan ditu guztira. Hiruhileko berean, 2022an, 1.187 izan ziren. 2021ean 531 eta 2019an 495.