Osadekitzak behar dutenen bizitza salbatzeko odola ematearen garrantzia gogoratzen jarraitzen du interneten bidez. Hala honen gainean, informazio zehatza helarazi du. Adibidez, Nork eman dezake odola? "Odola eman dezakezu 18 eta 65 urte bitartekoa bazara (60 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu eta osasuntsu bazaude", azpimarrratu du. Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, askoz jota, lautan. Ildo beretik, odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira. Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten da, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen da.
Hala ere, salbuespen gisa, herritarra atzerrira joan baldin bada, baliteke denbora tarte bat itxaron behar izatea odola berriro eman baino lehen.
"Odola ez da fluido bat, ehun bat baizik. Odol osoa, zatikatu ostean, 3 osagaitan banatzen da: globulu gorriak (hematieak), plaketak eta plasma. Odol-emate bakoitzetik 3 odol-osagai hauek lortzen ditugu, bakoitzak erabilera ezberdinak ditu, eta 3 gaixori lagun diezaiekegu", gogorarazten dute Osakidetzatik Globulu gorriek gasak garraiatzeko funtzioa dute, O2 birikietatik ehunetara eramaten dute eta CO2 ehunetatik birikietara deuseztatzeko. Globulu gorriak 40 gradu zentigradutara gordetzen dira eta 42 egun pasatuta iraungitzen dira. Hiru lurralde historikoen artean, egunean, gutxi gorabehera, 300 unitate globulu gorri erabiltzen dira. Anemiak, gaixo kronikoen tratamenduek, ebakuntzek, istripuak izandakoek eta odol asko galdu duten erditzeek globulu gorrien transfusioa beharko dute.
Plaketek funtzio koagulatzailea dute, eta eransgarri gisa jarduten dute arteriei, zainei edo kapilarrei eragiten dieten zauri edo lesioen kasuan. Bizitza laburrena duen odol-osagaia da (5-7 egun), eta giro-tenperaturan kontserbatzen da, etengabe mugituz, koaguluak sortzea saihesteko. Tronbopenia, edo plaketen defizita, ohikoa da leuzemia bezalako gaixotasunetan eta hainbat minbizi-motatan; hemorragia handiak sortzen dituzte, plaketen transfusioarekin bakarrik lehengoratzen direnak.
Azkenik, plasma odolaren osagairik arinena da eta bolumen zirkulatzailearen %55 da. 70 kiloko pertsona batek 5 odol litro inguru ditu eta horietatik 3 plasma dira. -30 gradu zentigradutara izoztuta 3 urte iraun dezake. Bere osaketaren %90 ura da gehi proteinak eta gatz mineralak. Plasmaren proteina hauek zatikatzean ondoko odol-deribatuak eskuratzen dira: - Albumina (ehunetara hormonak eta sendagaiak garraiatzen dituen proteina). - Immunoglobulinak (infekzioetatik defendatzeko eta babesteko). - Koagulazio-faktoreak (zauririk dagoenean odoljarioa eteteko ardura dute).