BILBO - Bilboko Udalak C. Tanganaren kontzertua bertan behera utzi du bere letra “matxistengatik” eta bere ordez, Pedro Capo abeslari puertoricarrak emango du kontzertua abuztuaren 24an.
Bobby Capo ezagunaren iloba Marka Registrada taldean hasi zen abesten. Geroago arrakasta handiko antzerki lanetan eta zenbait filmetan parte hartu zuen, hala nola Shut Up edo Paraiso Travelen. 2018an musikara itzuli zen Calma abestia kaleratuta, eta Farrukoren zeinarekin 145 milioi bisita baino gehiago izan zituen Youtuben eta 500 milioi erreprodukzio Spotifyn. Duela hiru hilabete abesti berberaren bertsioa kaleratu zuen, baina kasu honetan, Alicia Keys eta Farrukoren kolaborazioekin.
Programatuta zegoen C. Tanganaren kontzertuak eztabaida zabaldu zuen ostegunean sare sozialetan, azken hau bertan behera uzteko eskaera zabalduz. Orotara, 15.000 sinadura bildu ziren bere emanaldiaren kontra, eta horietara EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen eskaerak gehitu ziren. Atzo, printzipioz gerta zitekeenaren mehatxua baino ez zena errealitate bilakatu zen, ostera are eztabaida indartsuagoa helduz sare sozialetara, askok txalotu duten erabakia beste askok zalantzan jarri dutelako. Esaterako, Fermin Muguruza abeslariak “Adierazpen askatasunarengatik, Bilboko jaietan C. Tanganak jo dezan musikarien elkartasunari deia” eta José Guirao kultura ministroak kontzertua bertan behera utzi izanaren harira galdetuta hurrengoa erantzun zuen: “Zalantzak ditut, adderazpen askatasunean sinisten badut ere, genero gaiekin harremanduta egotean, ulertzen dut itzulinguruak egotea”
“Ez daukat nire abestiak azaltzeko gogorik. Ez naiz moralista. Nire poesiaren parte dela erakutsi dut. Eta nire kaka erakusten dut. Ulertu nahi duenak, uler dezala. Edo epaitu nazatela. Hemen nago”. El Paisek iragan ekainean dedikatu zion kronika sakon batean horrela defendatzen zuen C. Tangana bere burua akusazioengandik. Bien bitartean, errepidearen beste aldean, Rozalenen kontzertua Oviedon edo Madrilen Def con Dos taldearena bertako jaietako programetatik erori dira jada.
Lirico, kartzelara. Violadores del Verso taldearen raperoa astelehenean sartu zuten zuten Castellongo kartzelan Alcossebren 27 urteko emakume bati egindako erasoarengatik. Honekin batera, azkenaldian zenbait aurrekari polizial izan ditu: 2018ko apirilaren 29an haxix posesioagatik izan zen atxilotua, eta 2019ko apirilaren 4an sexu-jazarpenarengatik atxilotu zuten Marina d’Orreko urbanizazio batean, Oropesan, hain zuzen ere.