baiona - Iritsi da berriro ere Iparraldeko ikastolekin elkartasuna adierazteko eguna. Maiatzaren 12an ospatuko da Senperen Herri Urrats, Baionako Estitxu Robles kolegioa eta Etxepare lizeoa xede direla.

Iparraldeko ikastolen egunean aurten ere aukera ugari izango dira festaz gozatzeko. Gune guztietan dantza, musika eta animazioa egongo dira, adin guztien-tzat pentsatuta.

Haurren animazioari toki handia egin zaio aurten Araba, Lapurdi eta Gipuzkoa guneetan. Bertan joko kooperatiboak, puzgarriak eta hainbat tailerrekin festaz disfrutatzeko tartea izango dute txikienek.

Senperen izangodira, besteak beste, Pontx pailazoa Gipuzkoa guneko eszenatokian edo Manez eta Kobrea, euskal kantu eta airezko tresnak ba-tzen dituen proiektu berria, 13.00 etan Araba gunean arituko dena.

Gazteentzat ere menu aproposa diseinatu dute antolatzaileek eta En Tol Sarmiento, La Basu, Liher edo Iron&Maiderren kontzertuetara joateko aukera izango dute arratsaldean zehar gune ezberdinetan

Urtero bezala, aurten ere Herri Urratsera hurbiltzeko autobus zerbitzu zuzenak ezarriko dituzte, Iparraldeko hainbat herrietatik aterako direnak: besteak beste,Hendaiatik goizeko 9.00etan irten eta 20.00etan itzuliko da horietako bat.

Senperera egun-pasa joango diren guztiek ohiko ogitartekoak eta taloez gain beste jakiak dastatzeko aukera izango dute: Zapian sagardotegiko menua, zikiro bazkaria eta paella, horretarako aurrez txartelak erosiz.

hezkuntza sistema auzian Antolatzaileen hitzetan, aurtengo Herri Urratsek “ez du ikastolen sukarra bakarrik azaleratuko, Ipar Euskal Herriko euskara hezkuntza sistema baita Frantsez Hezkuntza Ministeritzaren du jomugan”. Azkeneko urteetan, gogorarazi zutenez, murgiltze ereduari buruzko lehen urratsak ematen hasi dira 30 eskola publiko baino gehiago, hiru eta lau urteko haurrei klaseak osoki euskaraz ematen eta kasu batzuetan eredu bera bost urteko umeekin mantentzen.

Hala ere murgiltze eredu integralera heltzeko kolegio eta lizeora iritsi beharko litzateke baina helburu hori, azpimarraru zuten, ezin da lortu frantses Gobernuak “postuak ukatzen” baditu murgiltze sistema “antikostituzionala” dela argudiatuz. “Guk 25 postu behar ditugu, baina Errektoradutzak bost besterik ez ditu jarri mahai gainean. Errektorea dugu parean, baina Pariseko jakobinoen itzala sentitzen dugu denen gainetik”, adierazi zuten Seaskatik.

Gauzak horrela Senperera joateko deialdia luzatu diete euskaltzale guztiei. “Pariseko eraso berri honi herri oso batek erantzun behar dio, dozenaka milaka herritar izanez Herri Urratsen”.

Araba gunea. 10.00, Xeiki; 11.30, Mutxikoak; 13.00, Manez eta Kobrea, 14.30, Alide Sans; 16.00, Liher; 19.00, Herrit´mo.

Xiberoa gunea. 11.00 Baix Ainarak, 11.45, Mazter Klax, 12.20 Zarena Zarelako; 13.10 Herri Urrats Kantuz; 14.30, Ereintza; 15.50 SO.K ‘Topaka’, 16.30 Lo Pau Lo Tiau.

Nafarroa gunea. 10.00, Saltoka; 12.00, Mc Onak; 14.00, La Basu; 15.30, En Tol Sarmiento; 17.30, Kuartz; 19,00, Iron & Maider.

Lapurdi gunea. 8.00, Askaria; 11.00, Bertsolariak; 12.00, Xiberotarrak; 12.00, Bazkaria; 16.30, Zortzi. 11.00-12.00, Euskal Jokoak Gaia elkartearekin.

Gipuzkoa gunea. 11.00 Basaburuko Ikastola; 12.00 Txomin Familia Fitnez; 13.00 Pontx Pailasoa; 14.00, Rockin Bizi Familia; 16.00, Pilo Pilo Korapilo.