DONOSTIA. Europako Fisika Elkarteak gonbidatuta, Etxenikek Parisera bidaiatu zuen pasa den ostiralean, elkarteko kideek DIPCek zientziaren komunikazioan egiten duen lana ezagutu nahi baitzuten. Horrela, biharamunean mintzaldi bat programatu zuten, eta fisikari nafarrak Donostiako zentroak antolatzen duen Passion for Knowledge jaialdiaren inguruan hitz egin zuen, beste ak beste.
Jaialdiak zientzia dibulgatzea du helburu, eta 2019an laugarren edizioa egingo du (lehena 2010ean egin zen, bigarrena 2013an eta hirugarrena 2016an).
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere, zenbait Nobel saridunek parte hartuko dute, baita fisika, kimika edo medikuntzan erreferentzia diren hainbat ikerlarik ere. Donostiako Victoria Eugenia antzokian egiten den jaialdira edizio bakoitzean 8.000 pertsona inguru hurbiltzen dira.
Ostiralean, larunbateko hitzaldiaren aurretik, Etxenike EuropakoFisika Elkarteko ohorezko kide izendatu zuten. Egun, aitormen hau 20 pertsonak baino ez dute, eta fisikaren esparruan ekarpen "oso bikainak" egin dituzten ikertzaileei ematen zaie. 20 pertsona horietatik zazpi Nobel saridunak dira.
Europako Fisika Elkartea 1968an sortu zen, eta 42 fisika elkarte nazional biltzen ditu. Guztira, 42 elkarteak batuta, elkarte europarrak 120.000 kide biltzen ditu. Elkarte zientifiko bezala, fisikaren aurrerapena bultzatzen du, Europako komunitate fisikoaren interesakdefendatzen ditu eta nazioarteko elkarlana sustatzen du. Gainera, zientifikoki informatutako eta ezagutzan oinarritutako gizarte bat eratzeko ekimenak bultzatzen ditu.