BILBO. Herrialdeka, Gipuzkoan 755 ezkontza izan dira, aurreko urtean baino %3,9 gutxiago; Araban 311 ospatu dira (-%3,7), eta Bizkaian 1.178 (%2,6 gehiago), Eustaten datuen arabera.
Ezkontzen %83,6 zibilak izan dira bigarren hiruhilekoan, 2016ko aldi berean baino %2,9 puntu gehiago, baina aurtengo lehen hiruhilekoaren azpitik, orduan %90,9 izan baitziren azpitik. Portzentaje hori ezkontza heterosexualena da, eta, ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, %2,1 puntu gehitu beharko litzateke.
Bestalde, urteko bigarren hiruhilekoan izandako 2.346 ezkontzetan, bizilekua EAEn duten 2.243 gizon eta beste horrenbeste emakume ezkondu dira. 1.927 senarrentzat lehen ezkontza izan da (%85,9), eta 20 alargun eta 296 dibortziatu berriro ezkondu dira. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan da: ezkongabeak 1.921 (%85,6),alargunak 8 eta dibortziatuak 314.
Halaber, senarren %91,9, 30 urtetik gorakoak izan dira, eta emazteen %83,2. Proportzio horiek 2016ko hiruhileko berekoak baino handiagoak izan dira (%90,9 eta %83,0, hurrenez hurre). Modu honetan, berriz ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
Azkenik, 102 bikotek bizilekua EAEtik kanpo kokatu zuten. Gizon ezkonberrien %6,8 eta emakumeen %10,6 atzerritarrak izan dira, aurreko urteko hiruhileko berean baino bi hamarren gehiago gizonen artean eta lau hamarren gehiago emakumeen artean.