BILBO. Joan den urteko heriotzen artean, 46 urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 28 mutiko eta 18 neskato. Ehun urtetik gora hildako 244 pertsonen artean, 207 emakume eta 37 gizon izan ziren; 2016an 2015ean baino 32 heriotza gutxiago izan ziren ehunurtedunenak (20 emakume eta 12 gizon).
Bestalde, 2016ko laugarren hiruhilekoan, EAEn 5.425 heriotza izan ziren, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %5,4 gehiago. Araban 666 lagun hil ziren, Bizkaian 3.024 eta Gipuzkoan 1.735.
Iaz izandako heriotzen %29,8 (6.317) tumoreek eraginda izan ziren; zirkulazio sistemaren gaixotasunek 5.715 hildako eragin zituzten (guztien %26,9), eta arnas aparatuko gaixotasunek 2.050 (%9,7). Gizonen artean tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio aparatuko gaixotasunak baino, %10,5 puntuz, eta emakumeen artean, aldiz, heriotza kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren, %5 puntuko aldearekin.