Apirilaren 7an ireki zen Artea Oinezeko erakusketa Iruñean. Lesakan berriz, maia-tzaren 19an izan da irekiera eta ekainak 4ra arte egonen da zabalik. Urte guztian zehar burutzen ari dira ikasleentzako jarduerak.

Ikasleentzako antolaturiko tailerren intentzioa ikasleengan eragitea izan da, sentitzea, tailerrak bizitzea eta esperimentatzea. Aipatu ziguten bezala lau helburu dituzte: helburu orokor bat artearen munduari buruz jakinmina eta interesa biztea izanen litzateke. Bigarren helburua, adierazpen plastiko desberdinetara hurbiltzea. Hirugarrena, adierazpen hauetan esperimentatzea eta laugarrena, Artea Oinez erakusketa Iruñean eta herrian dugunez, ikasleei hau bisitatzeko gogoa sortzea.

Gisa berean, urte guztian zehar egiten ari diren tailerrak artearekin eta jardueretako sortu dituzten 6 kon-tzeptuekin lotuak daude: memoria, burdina, industrializazioa, transmisioa, harremanak eta sormena.

ESKULTURAK Tantirumairu ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleak izan ginen lehenak tailerretan parte har-tzen. Abenduaren 21ean eskulturak egin genituen Lesakako komentuan. Tailerrean hainbat eskulturgileren artelanak ikusi genituen. Horrela, komentu erdian material desberdinak modu erakargarrian jarri zizkiguten. Taldeak egin eta eta gero, talde bakoitzak zer egin pentsatu eta bozetoak marraztu genituen eta gure artelanak sortu genituen. Bukatzeko, eskulturak herrian barna jarri zituzten herritarrek ikusi, parte hartu eta eragiteko.

ZUMETA Artea Oinezen, urtero pertsona bat omentzen da eta aurten, bere bizian zehar euskararen eta euskal kulturaren alde lan haundia egin duelako eta ikastolak ardatz nagusia euskara duelako, Zumeta aukeratu zuten.

Bi egun desberdinetan Haur Hezkuntzako eta 1. eta 2. mailako ikasleentzat bi tailer antolatu zituzten. Tailerrak Zumetarekin jolasean izena zuen eta Haur Hezkuntzakoek apirilaren 3an egin zuten. Lehendabiziko, Zumetaren inguruko irudi ba-tzuk ikusi zituzten eta bere bizitzari buruz solastu zuten. Bere dokumental zatitxo bat ere ikusi zuten; nola margotzen duen jakin eta ea ze prozesu erabiltzen zuen ikasi zuten. Hori dena egin eta gero, margotzen hasi ziren eta horrekin liburuxka bat osatu zuten.

ARGAZKIGINTZA TAILERRA 3. eta 4. mailakoek argazkigintza tailerra izan zuten. Helburua, argazkigintzarekin esperimentatzea izan zen.

Gela oso bat itxi zuten eta leihoetan plastiko beltz batzuk jarri zituzten, argia tapatzeko. Leihoan, forma borobileko zulo ttiki batzuk egin zituzten, plastiko beltzean. Gela ilun-iluna gelditu zen. Horrela, argazki kamera erraldoi bat sortu zuten.

Asier Gogortzak, argazkilaria, tamaina desberdinetako paper zuri batzuk ekarri zituen. Zulotxo horietatik kanpoko irudia paperean islatua ikusten zen, baina alderantziz. Berezia bezain harrigarria.

AITZINERA BEGIRA ZER? Etorkizunari begira, bertze ekimen batzuk ditugu burutan.

Alde batetik, Bortzirietako ikastetxeentzat erakusketara hurbildu eta Zumeta ezagutzeko jolas eta proposamen bat prestatu da. Bertzetik, ikasleek Lesakako fabrikan lan egin zuten beren familiakideen testigantzak bildu ditugu. Bildutako testigantzekin osatutako bideoa, maiatzaren 27 eta 28an proiektatuko dugu Bihotzkada kolektiboaren lokalean. Pentsatu duten azken tailerra,berriz, bunkerrana izanen da. Agiñako bunkerrean Bihotzkada kolektibokoekin sormen tailer bat eginen dute.