BILBO. Gaualdiak 494.385 izan ziren joan den maiatzean, aurreko urtekoan baino 38.593 gehiago (%8,5 gehiago). Gaualdiak gehitu egin ziren EAEko hiru herrialdeetan: Gipuzkoan %11,1, Bizkaian %8,2 eta Araban %1,4.
Espainiako Estatuko bidaiariak %2,3 gehitu ziren aurreko urteko maiatzaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %12,4. Herrialdeka, Araban estatukoak %7,3 gutxitu ziren, eta besteak %12,4 gehitu; Bizkaian estatukoak %2,1 gehitu ziren, eta atzerritarrak %7,1; Gipuzkoan estatukoak %7,5 gehitu ziren, eta atzerritarrak %17,6.
Batez besteko egonaldia 1,90 egun izan zen joan den maiatzean, 2015ekoan 1,86 zen bitartean. Araban 1,73 egunetik 1,78ra luzatu zen, Bizkaian 1,86tik 1,93ra, eta Gipuzkoan 1,92tik 1,90ra laburtu.
Plazakako betetze maila %3,4 puntu handitu zen maiatzean EAEn, 2015eko maiatzeko %52,4tik aurtengo %55,8ra. Araban %0,8 puntu gehitu zen, %42,6tik %43,4ra, Bizkaian %2,7 puntu (%52,4tik %55,1era), eta Gipuzkoan %5,3 puntuz (%56,6tik %62,0ra).
Gelakako betetze maila %5 puntu gehitu zen maiatzean EAE osoan, %70,2ra. Araban %3,2 puntu gehitu zen (%56,7), Bizkaian %3,7 puntu (%72,2), eta Gipuzkoan %7,1 puntu (%73,3). Hotel okupaziorik handienak Donostian (%69,9), Gipuzkoako kostaldean (%64,6) eta Bilbon (%63,4) izan ziren, eta asteko eguna aintzat hartuta, maiatzean okupaziorik handiena (%67,4) asteburuetan izan zen; lanegunetan %51,7eko oikupazioa izan zen.
Bizkaian, Makina Erremintaren Biurtekoa zela eta, 7.593 bidaiariren sarrera izan ziren maiatzaren 30ean eta 31n. Aldi horretan, 15.126 gaualdi izan ziren Bizkai osoan, eta gelakako betetze maila %84,8 izan zen. Bilbon 4.984 sarrera eta 9.949 gaualdi izan ziren, eta gelakako betetze maila %93,4 izan zen maiatzaren 30ean eta 31n.
LANDA TURISMOA
Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 13.037 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %8,1 gehiago. Araban %33,2ko gehikuntza izan zen sarreretan, eta Gipuzkoan %11,1ekoa; Bizkaian, aldiz, %9,6ko jaitsiera izan zen.
Atzerritarren sarreretan %5,2ko gehikuntza izan zen aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %20,6 izan ziren. Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %8,9 gehitu ziren.
EAEko landa turismoko establezimenduetan 27.355 gaualdi erregistratu ziren maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %10,7 gehiago. Araban %24,5eko igoera izan zen, Gipuzkoan %9,6koa, eta Bizkaian %4,9koa.
Plazakako betetze maila %21,8 izan zen, %1,5 puntu gehiago 2015eko maiatzean baino. Araban %2,6 puntu handiagoa izan zen betetze maila (%18,7), Bizkaian %1,4 puntu handiagoa (%21,0), eta Gipuzkoan %1,1 puntu handiagoa (%23,8).
Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen joan den maiatzean, 2015eko hil beraren aldean, eta horrela, duela urtebete 2,05 egun izan bazen, aurtengoan 2,10 egun izan da.