NAFARROA. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 37 ekarpen jaso ditu Nafarroako hiritarrengandik 2016-2019 IV. Plan Estrategikorako. Unibertsitateak ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetu eta Foru Erkidegoaren gizarte eta ekonomia garapenean eraginkortasun handiagoz lagundu nahi du dokumentu honek. Nafarroako hiritarrek testuari beren ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izan dituzten lehen aldia izan da. Plana gaur, maiatzaren 23an, astelehenean onetsi du Gizarte Kontseiluak, Gobernu Kontseiluaren oniritzia jaso eta gero.Gainera, Unibertsitateak 126 proposamen jaso ditu IV. Plan Estrategikoaren goiburua aukeratzeko ideia lehiaketan.

Sariketa unibertsitateko komunitateari eta ikasle ohi eta adiskideen A3U programan izena emanda daudenei irekita zegoen, eta epaimahaiak 600 euroko lehen saria eman dio Elena Busto Felicesi, "Pertsonak prestatu, gizartea eraldatzeko" goiburuarengatik. Elena Busto Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen (AZL) taldeko langilea da. Bigarren saria, 300 eurokoa, Pedro Navarro Ruizek, AZLko kideak ere, irabazi du "Aurreratzea, haztea, aitzinatzea" goiburuarekin.zoomErdian, Manuel Rapún Gárate (Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea), ideia lehiaketa irabazi dutenei sariak eman eta gero: Elena Busto Felices eta Pedro Navarro RuizIV. Plan Estrategikoaren helburua da Unibertsitatearen lehentasunezko jardun lerroak ezartzea, irakaskuntza, ikerketa, jakintzaren transferentzia eta bere ingurunearekiko proiekzioari dagokienez 2016-2019 aldian.

Plan berri honek unibertsitateko komunitate osoaren eta bera osatzen dutenen parte-hartzean jarri nahi izan du arreta, dokumentua barne komunikazioa hobetu eta unibertsitateko jarduerak gizartean duen ikusgarritasuna areagotuko duen ardatz bihur dadin. Plangintza estrategikoa Unibertsitatearen jarduera hobetzeko tresna bat ere bada. Unibertsitatearen eginkizunen artean dago Nafarroako gizartearen garapen sozial eta ekonomikoan laguntzea.

Bai unibertsitateko komunitateko, bai ekonomia, gizarte eta kultura inguruneko 204 pertsonak osatutako talde handi batek azken hilabeteetan egindako gogoetaren eta lan handiaren emaitza da.Unibertsitateak esperientzia dauka plan estrategikoak prestatzen eta garatzen, eta tresna erabilgarriak izan dira unibertsitateko komunitateari ematen zaizkion zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta unibertsitateak zerbitzu ematen dion gizarteari kontuak emateko. Zehazki, plangintza estrategikoa mende hasieran hasi zen, I. Plan Estrategikoa (2001-2004) abian jarri zenean. Gero bigarren (2005-2009) eta hirugarren (2011-2014) plan estrategikoak etorri ziren. Hirugarrena urtebeterako luzatu zen, 2015. urtearen amaiera arte.