Astigarragako Astarbe sagardotegiak ByHur sagardo apardunarekin lortu du urrezko sagarra; Astigarragako Bereziartuak, berriz, sagardo naturalarekin.
Hirugarren euskal ordezkaria Astigarragako Zapiain sagardotegia izan da eta Pomme D’Or saria lortu du berak ere, sagardo naturalarekin eta Bizi Goxoarekin.
Emaitza hauek erakusten dute gure sagardotegiak egiten ari diren lana, eta lan horrek nazioartean duen errekonozimendua.
Izan ere, Alemaniako Hessen eskualdean eta bereziki Frankfurt inguruan, sagardo kultura handia dago eta sagardo asko egin eta kontsumitzen da bertan.