BILBO. Laino maskalak sartuko dira, batez ere goizean eta ipar partean. Arratsaldean berriz, ostarteak zabalduko dira denean, baina giro argiena hegoaldean aurkituko dugu.
Ipar ukituko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura apur bat igoko den arren, ez du epeltzerik lortuko. Egunsentia hotzagoa izango da, batez ere Araban eta Nafarroa erdi eta hego partean, non tenperatura izotz mugatik gertu ibiliko den. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 11 gehienez.
Itsasoan, ipar-ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:29an eta 18:48an izango dira, eta itsasbeherak 00:12an eta 12:37an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.