NAFARROA. Iñigo Aguas Ardaiz (Iruñea, 1993), Informatika Ingeniaritzako Masterreko ikaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kontseiluko buru hautatu dute. Ikasleen Kontseilua ikasleen eztabaida, kontsulta eta ordezkaritza organoa da, eta gradu, graduondo eta doktoretza titulazioetako talde ordezkariek eta talde horretako klaustrokideek osatzen dute. Aguasek Joel Pérez Urcelay ordeztuko du, zeina 2014ko abenduan Kontseiluko buru izendatu baitzuten.Kontseiluko buru berria Ikasleen Kontseiluaren osoko bilkuran hautatu zuten. Horretaz gainera, Batzorde Iraunkorreko mahaikideak berritu eta saileko kontseiluetako, ikastegiko batzordeetako (fakultateak eta ikastegiak) eta zentroetako kalitate bermerako batzordeetako ordezkariak hautatu zituzten. Bilkura Arrosadiko campuseko ikasgelategian egin zen, eta ikasleen komunitateko hirurogeitik gora kidek parte hartu zuten, Tuterakoak barne (hauek, bide telematikoaren bidez).
Iñigo Aguas Kontseiluko buru izateko aurkeztu zen hautagai bakarra zen. Idazkari kargurako Imanol Ustárroz Apesteguía aukeratu du, zeina Soziologia Aplikatua egiten ari baita, eta koordinatzaile kargurako Amaya Espelosín Larráyoz Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Graduko ikaslea.Halaber, Ikasleen Kontseiluaren osoko bilkuran batzorde iraunkorreko mahaikideak hautatu zituzten. Hauek dira, alfabetoaren hurrenkeran: Mikel Ferrero Jaurrieta (Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa), Alfredo Iranzu Balbuena (Tuterako campusa), Gerardo Mena Zapata (Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea), Ana Munárriz Iriarte (Ekonomia eta Enpresa Zietnzien Fakultatea), Joselin Edith Naranjo Armijos (Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa), Marta Ruiz Darbonnens (Hirugarren Zikloa eta Doktoretza), Miriam Patrizia Sacco Betelu (Osasun Ikasketen Fakultatea) eta Edurne Zaratiegui Morales (Zientzia Juridikoen Fakultatea).
Kontseiluaren eskumenak
Ikasleen Kontseilua eztabaida, kontsulta eta ordezkaritza organo gorena da, eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren mendekoa da. Bere eskumenen artean daude, besteak beste, ikasleen ekimenak bideratu, eztabaidatu eta proposatzea; unibertsitateko komunitateari buruzko informazioa biltzea ikasleei helarazteko; Unibertsitateko zerbitzuen ebaluazio prozesuetan parte hartzea; eta Kalitate Batzordean dituen ordezkariak hautatzea eta ikastegietako batzorde eta sailetako kontseiluetako kide izango diren ordezkariak hautatzea.
Horretaz gainera, ordezkaritza-lanak egiten ditu, maila nazionalean, hainbat organotan, esaterako Estatuko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluan (CEUNE), eta unibertsitateetako ikasleen kontseiluak biltzen dituzten hainbat elkartetan.
Ikasleen Kontseiluaren organoak hauek dira: osoko bilkura, zeina gutxienez urtean behin bildu behar baita irakaskuntza-aldian; eta Batzorde Iraunkorra, batzordeburuak, idazkariak eta zortzi mahaikidek osatua (sei ikastegi bakoitzeko, doktoretzako ikasleen zazpigarren ordezkari bat eta beste bat Tuterako campusekoa).
Kontseiluko buruari buruzko azalpen laburra
Iñigo Aguas Ardaiz Informatika Ingeniaritzan graduatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta RITSIren ( Informatikako Ingeniaritza teknikoetako eta goi mailako ingeniaritzetako Ikasleen Bilera) lehendakariordea. RITSI estatuko elkarte bat da, 1992an sortutakoa, Informatikako Ingeniaritza (teknikoetako eta goi mailako ingeniaritzetako, gradu edo masterretakoak), eta beren adar guztietako ordezkaritzak eta ikasleen kontseiluak koordinatzeko eta ordezkatzeko helburua duena. Aldez aurretik, RITSIren Zuzendaritza Batzordearen idazkaria izan zen eta elkarteko horretako III. eskualdearen koordinatzailea (Galiza, Asturias, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Errioxa).Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen ordezkaritzari dagokionez, Aguas Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) Batzordeko eta eskola horretako Kalitate Bermerako Batzordeko kidea da, bai eta ikasgelako ordezkaria ere. Duela bi urtetik hona Ikasleen Kontseiluko kidea da, eta kontseiluan TIIGMETen mahaikidea izan da aldi horretan, eta, ikasturte honen hasieratik, organo horren bitarteko burua.