DONOSTIA. Tomas Zubizarreta Soraluze "Zendoia" soinu jotzailea hil zen joan den ostiral iluntzean. Azkoitiko Martitte auzoko Zendoia baserrian jaioa, bertan bizi izan da 84 urterekin hil den arte, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakinarazi duenez.
Laxaro Azkune Sudupek "Zendoia, pozaren mezularia" biografia liburua idatzi zuen 2014an, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratu. Hileta elizkizuna 19:00etan izango da, astelehen honetan, Azkoitiako Santa Maria La Real parrokian.