hondarribia - Zaporeak Biziz ekimenean parte hartuko duten hamabi txirrindulariak atzo atera ziren Hondarribiako aireporturik Etiopiarako bidean. Han 1.000 kilometroko ibilbidea egingo dute Wukrora iritsi arte (Angel Olaran misiolariak egingo die ongietorria).
Abenturaren helburua Zaporeak proiektua ezagutaraztea eta Wukron Ostalaritza eta Gastronomia eskola bat, gaztandegi bat eta kontserba fabrika bat sortzeko dirua biltzea da. Horien bidez Wukroko biztanleen elikadura hobetu nahi dute. Ekimenarekin bat egiteko elkartasun kilometroak eros daitezke (50 euro), edo 100 metroko tarteak (bost euro), zaporeak-sabores.com webgunean.
Abentura osatuko duten kideak Peio Garcia Amiano, Kintxo Sarasola, Iñaki Alkiza, Leire Rodriguez, Elena Navarro, Maria Antonia Mugica, Felix Etxeberria, Josean Lahidalga, Iñaki Almandoz, Iñaki Zamarbide eta Felix Askasibar dira. Han bi gazte etiopiar ere batuko zaizkie. - N.G.