BILBO. Azoka astearte honetatik ostegunera bitartean izango da, Bruselako Parc des Expositions azoka gunean.

Euskadiko pabiloian (7. Hall, 7-1617 standa) arrain freskoan, arrain izoztuan, prestatutako janarian, akuikulturan eta kontserbetan espezializatutako enpresak egongo dira ordezkatuta. Zehazki, Bacalaos Alkorta, Acuipharma, Donibane Fish S.A, Arroyabe, Conservas y Ahumados Angel eta Ortiz enpresak izango dira Bruselan.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Seafood Expo Global azokan izango duen presentzia, euskal elikagaigintza industriako produktuak nazioarteko merkatu guztietan sustatzeko planaren baitan kokatzen da.

Bruselako Seafood Expo Global azoka erakusketa profesionala eta Europako arrain azokarik garrantzitsuena da, sektoreko profesionalen derrigorrezko topakelua, non Euskadik etengabe parte hartu duen Eusko Jaurlaritzaren bitartez azken 13 urteetan.

Arrantzaren eta arrantza produktu eraldatuen plan estrategikoaren aplikazioak sektorea nabarmen dinamizatzea ekarri du, produktu eraldatuen industria hobetzeko eta berritzeko inbertsio handiak eraginda bertan. Arrantza industriak pisu espezifikoa du Euskadiko ekonomian, euskal kostaren baliabide naturalei esker, espezie ugari eta kalitatekoak baititu.

Euskal produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen dira, eta euskal erauzketa flota ezaguna da, besteak beste, arrantza tresna tradizionalak erabiltzen dituelako, itsasoko ekosistema errespetatzen duelako eta espezieak iraunkorrak izaten laguntzen duelako.