BILBO. Eguna argitsu hasiko dugu, baina arratsaldean hodei geruza trinkotu egingo da eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea, aukera handiagorekin barnealdean.
Hego-ekialdeko haizea harrotu egingo denez, goizaldea epelagoa izango da, bereziki ipar partean. Eguneko tenperaturak, berriz, behera egingo du: barnealdean 18-21 gradura eta 24-26 gradura kostaldean.
Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 24 gehienez.
Itsasoan hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin eta goizaldean eta goizean goiz 6ko tarteekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia, itsaski handiko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.
Itsasgora 13:14an izango da, eta itsasbehera 19:07an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.