hondarribia. Bi hilabetetan zehar Construcciones Campezo SA enpresak burutu dituen berritze eta birmoldatze lanen ondoren, berriz ere zabalik dago Hondarribiko Puntaleko futbol zelaia. Bertan, 93.960 euroko aurrekontuarekin, 38 metro luze eta 29,5 metro zabal dituen belar artifizialeko zelaia atondu dute. Zelai berritu hau Amuten, Soroetan eta Hondartza kiroldegian daudenei gehituko zaie hemendik aurrera. Argazkia: X.S.
- Multimedia
- Servicios
- Participación