Zeanuri - Batu eta Banatu kanpainari esker, Zeanuriko Andra Mari parrokiak 300 kilo janari bildu ditu Aste Santuan zehar. Herriko biztanleen elkartasunaz batutakoa Harribide Fundazioaren esku utziko da, bere harrera etxeetan dauden gazteen artean banatu dezan.
Jose Mari Kortazar abadeak argitu duenez, Erramu Igandean irakurri eta zabaldu egin zan ohar bat Batu eta Banatu kanpainaren berri emanez. Herritarrei elikagaiak eskatzen zitzaizkien, behar handiagoa dutenen artean banatzeko, kasu honetan gazte behartsuen artean.
Ohi bezala, zeanuritarren eran-tzuna ezinhobea izan da eta egun hauetan zehar 300 kilo horiek batu dira. Bilduriko gehiena, Aste Santuan izan diren meza ezberdinetan batu da. “Esku-zabala izan da erantzuna: olioa, arroza, dilistak, pasta... Zer ez zegoen! Jendeak isil-isilik uzten zuen meza aurretik, inork jakin barik. Jendearen elkartasuna ezin da galdu”, aipatu du Kortazarrek.
Parrokiatik azpimarratu dutenez, Aste Santuan elikagaiak parrokietan batzea aspaldiko ohitura izan da Euskal Herrian. Tamalez, azken boladan indarra galdu du azaldu dutenez, baina Zeanuriko adibideak argi utzi du askok hori berreskuratzeko prest daudela.
Harribide Fundazioak sei harrera-pisu ditu Bilbon eta Etxebarrin, eta proiektu honetan gazte etorkinekin egiten du lan. Horrekin batera, elkartasunarekin loturiko beste hainbat egitasmo bultzatzen ditu elkarte honek Etxebarrin, batez ere herriko gazteei zuzendutakoak. - A. Goyoaga