BILBO. Webgunea helbide honetan dago: http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/r41-ovhome/eu/

Orain arte zeuden funtzionalitateak baztertu gabe (blog, newsletter eta abar), Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren Informazio Geografikoko Sistema eguneratu da GeoEuskadi atariaren bidez. Horri esker, Euskadiko informazio geografikoa eskuratu ahal da etxebizitzaren geruzak gehitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi duenez, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak txostenen diseinua hobetu du 2014an, bai alderdi estetikoan, bai edukietan, eta ahalegin berezia egin du errazagoak eta zehatzagoak izan daitezen. Horrela bada, etxebizitzaren arloko 25 txosten egin dira Jaurlaritzaren estatistika ofizialeko planaren etxebizitzari buruzko atala eta Erregistratzaileen Elkargoaren Erregistro Estatistika garatzeko.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren jarduera globalak ebaluatzeko bost txosten ere egin dira, non alokairu politika eta zaharberritzeko jarduera ebaluatzeko txostenak nabarmentzen diren. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, orobat, 21 azterlan espezifiko ere egin ditu, askotan 2013-2016 aldirako Etxebizitzaren PlanZuzentzailean hartutako konpromisoen ondorioz.

Jarduera hori guztia dela eta, webguneak eta blogak bisita gehiago izan dituzte 2014an aurreko urtean baino, hain zuzen ere, %34,4 gehiago.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko erakundeak, 20 urte baino gehiago daramatza Euskadiko etxebizitzaren arloko informazioa emateko eta eskura jartzeko lanean.