gasteiz. GEU elkarteak Hirinet.net atariaren lehen urtea gasteiztar askorekin ospatu zuen atzo. Ospakizuna Andra Mari Zuriaren enparantzan 18.30ean hasi zen, Kike Amonarriz aurkezle eta soziologoak eskaini zuen Gazte hizkerak eta hizkera gazteak: XXI.mendeko euskara hitzaldiarekin. Ondoren, Hirinet atariaren urteurrenaren harira ekoiztu den bideoa ikusgai izan zen. Jaialdiari amaiera emateko, bertsoak eta musika uztartzen dituen Bertso Tavern emanaldia izan zen. Euskal giroan arratsaldea pasatzeko aukera ederra izan zen. Orain dela urte bete jaio zenetik, Hirinet.net atariak 90.000 bisita inguru izan ditu. Gainera, astero bidaltzen den buletinak 1.800 harpidedun inguru lortu ditu denbora tarte honetan. argazkia: jorge muñoz
- Multimedia
- Servicios
- Participación