Donostia. Alberto Barandiaranek Veleia afera liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Berria egunkarian lan egiten duen kazetari nafarrak errotamar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du. Iñaki Mendiguren editoreak atzo gogoratu zuenez, egileak ez du tesirik defenda-tzen, liburua kazetaritza lana baita.

Barandiaranek berak azpimarratu zuen saiakera ez dela. "erreportaje luzea" baizik. "Zarata eta polemika asko egon da honen inguruan eta nik gertatu denaren argazki bat atera dut argia emateko", esan zuen. Besteak beste, Veleiako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso eta gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten espezialisten iritziak bildu ditu. Gainera, arkeologia, epigrafia eta filologiazko argumentuak agertu ditu alde eta kontra, egia izatekotan Euskal Herriko (eta Europa mendebaldeko) aurkikuntza arkeologiko sekulakoa izango liratekeen ostraka eztabaidagarri horiei buruz. Bere ustez, hainbeste adituk esaten badute aurkikuntzak faltsuak direla, "gutxienez ezin dira benetakotzat hartu". Horregatik, polemika eta aurkikuntza horiek alde batera uztea eta aldamenean indusketarekin jarraitzea onena dela deritzo.

Ziur asko, liburua gaztelaniaz ere argitaratuko dute.