Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2025ean Euskadiko tokiko eremuan parte hartze komunitarioko prozesuen baitan osasuna sustatzeko jardueretarako laguntzen deialdia egin du, eta eskabideak aurkezteko epea urriaren 20ra arte dago zabalik www.euskadi.eus webgunearen bidez. Denera, 250.000 euro banatuko dira.

Osasun Sailetik jaki narazi dutenez, laguntza horien bidez nahi da parte hartze komunitarioko proiektuak finantzatzea, bizikidetza eremuko kideen bizi baldintzak hobetzeko, bai eta osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualerako eta kolektiborako gaitasunak indartzea eta loturak eta kohesio soziala sendotzea ere, kalteberatasun egoeran dauden kolektiboak barne.

JARDUERA FISIKOAK

Horretarako, jarduera fisikoarekin, elikadura osasungarriarekin, ongizate emozionalarekin, osasunaren edo ongizatearen aldeko inguruneekin eta komunitatearen osasunerako eta ongizaterako garrantzitsuak diren beste gai batzuekin lotuta egon daitezkeen jarduerak diruz lagunduko dira.

Osasun Sailak 250.000 euro bideratu ditu aurten laguntza ildo horretara, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak tokiko eremuan osasuna sustatzeko egindako apustuari erantzuteko, biztanleriaren osasun egoera hobea lortzeko bitarteko gisa.

Elikadura osasungarriarekin, ongizate emozionalarekin, osasunaren edo ongizatearen aldeko inguruneekin eta komunitatearen osasunerako eta ongizaterako garrantzitsuak diren beste gai batzuekin lotuta egon daitezkeen jarduerak diruz lagunduko dira

Iazko deialdian 41 proiektu finantzatu ziren guztira (8 Araban, 4 Bizkaian eta 29 Gipuzkoan), hala nola hainbat udalerritan garatu den Ttipi-Ttapa ekimena, jarduera fisiko gidatuak, zahartze aktiboko edo sortzaileko jarduerak edo ingurunea hobetzera bideratutako proiektuak.