Euskalitek Osakidetzako Uribe ESIaren kudeaketa aurreratuaren eredua aintzatetsi du
Aitortze horrek Erakunde Sanitarioa pazienteen arretan kudeaketa hobetzeko lanean jarraitzera bultzatzen du
Osakidetzako Uribeko ESIak bigarrenez jaso du EUSKALITek emandako Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. Kudeaketa aurreratuaren diploma eta aintzatespena Jesús Manuel Suarezek jaso du, Uribe ESIko Zuzendari Gerenteak, José Luis Díaz EUSKALITeko presidentearen eskutik, Gasteizen egindako ekitaldian.
Uribeko ESIak lortutako diploma Kudeaketa Aurreratuaren ibilbidean dauden hiru mugarrietako lehena da, sari nagusia lortu aurretik. Kudeaketa Aurreratuaren Diplomaren bidez, Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen kanpoko kontraste-zerbitzua jasotzen duten erakundeak aintzatesten ditu, eta kudeaketa aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten dute.
ESIko Zuzendari Gerenteak adierazi duenez ‘Uribeko ESIko erabiltzaileei eta pazienteei ematen diegun arreta hobetzeko lanean jarraitzera bultzatzen gaitu errekonozimendu horrek, bai gogobetetzeari dagokionez, bai osasuna sustatzeko, prebenitzeko eta artatzeko zerbitzuen garapenari dagokionez, ikuspegi integratzaile batekin’.
Osakidetza patronatuko kide duen EUSKALIT fundazioak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Aurreratuaren Saria, eta helburuak erakunde aurreratuenak aintzatestea eta Euskadiko kudeaketa-praktika onenak identifikatzea dira. Horretarako, ebaluazio klubaren laguntzarekin kanpoko kontraste- eta ebaluazio-zerbitzuak ematen ditu, eta erakundeei kudeaketa aurreratuko elementuak lortzen laguntzen die.
Uribeko ESIa 2016an jaio zen, Uribeko Eskualdeko Lehen Mailako Arretako zentroak eta eraiki berri den Urdulizeko Ospitalea integratu ondoren. Historian zehar, Uribe eskualdea kudeaketa bikainagatik aintzatetsia izan da. 2004an, urteko hainbat berrikuspen-ziklo ondoren, Uribe eskualdeak Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko Q aitortzea lortu zuen. Kudeaketa-ibilbide hori eta urteetan zehar eskuratutako jakintza hori ESI berria diseinatu eta martxan jartzeko proiektuan sartzen da. Bizkaiko Uribe eskualdeko ESI berriak Txorierriko Lezama, Zamudio, Derio, Loiu eta Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Gorliz, Urduliz, Plentzia, Mungia eta Bakioraino hartzen dituen 24 udalerrietako herritarrei arreta ematen die.
Temas
Más en Salud
-
La clave definitiva para dormir fresco en noches de calor extremo, según un médico
-
La OCU destapa la realidad de las cervezas con limón: apenas llevan fruta y están cargadas de azúcar
-
Los alimentos más importantes para no perder músculo, según un experto en salud integral
-
El aviso del cardiólogo José Abellán a las mujeres que han sufrido un infarto: "De esto no se habla"