Ertzaintzak ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena areagotuko du
Ekainaren 2tik 8ra, Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, batez ere bigarren mailako bideetan zirkulatzen duten ibilgailuen baldintza teknikoen zaintza indartuko du
Ekainaren 2tik 8ra, Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, batez ere bigarren mailako bideetan zirkulatzen duten ibilgailuen baldintza teknikoen zaintza indartuko du. Kanpaina honen helburua da, zirkulatzeko araudiak ezartzen dituen eskakizunak betetzen direla egiaztatzea. Batez ere, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT), argiak eta pneumatikoen egoeran jarriko da arreta.
Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina hau 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte da. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.
Kontrol horien bidez, gogorarazi nahi da oso garrantzitsua dela ibilgailua behar bezala mantentzea, EAEko errepide-sarean istripuak saihesteko eta prebenitzeko. Mugikortasun seguruaren erronka lortzea bideen erabiltzaile guztien erantzukizuna da.
IAT egunean ez izatea arau-hauste larria da
IAT egunean ez izatea arau-hauste larria da, eta 200 euroko zehapena dakar. Argiei dagokienez, anomaliaren bat antzemanez gero, gidariari jakinaraziko zaio, zuzen ditzan. Anomalia bidean gertatzen bada, ez da eragotziko bidean aurrera jarraitzea, arriskutsua izan ezean; izan ere, gaur egun ez da nahitaezkoa ordezko lanpara-sorta bat eramatea. Era berean, pneumatikoek errodamendu-arteketan gutxienez 1,6 mm-ko sakonera izan behar dute. Gainera, beti gorde behar dituzte arauzko inskripzioak, eta ezin dute babarik, deformaziorik, hausturarik, pitzadurarik edo ageriko kablerik izan, azpimarratu eta ondorioztatu dute Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailetik prentsa-ohar baten bitartez.
Temas
Más en Política
-
La jueza deja en libertad al ex 'número dos' de Interior de Rajoy, Francisco Martínez
-
La futura macrorregión pone el foco en los proyectos y los fondos
-
Urkullu, autorizado para ser presidente ejecutivo en su fundación
-
El Parlamento Vasco rechaza dotar a la Ertzaintza con pistolas eléctricas táser este año