aur influencerren nazioarteko eguna da. Pertsona horiek gaur egungo gazteengan duten eraginaren ondorioz, gure etorkizuna nolakoa izango den beldur naiz. Pijoaren ehiza edo komunak miazkatzea bezalako erronka biralek izutu egiten naute. Batzuk tentelak dira soilik, baina beste batzuk, gainera, arriskutsuak izan daitezke. Influencer mota hau, batez ere Tiktok bidez, egin behar ez denaren adibide bat da. Noizko enpatia, adeitasuna, giza eskubideen, animalien eta ingurumenaren errespetua modan jartzen duen influencer bat? Zergatik ez dute sortzen birziklatzen, solidarioagoak izaten edo natura zaintzen irakasten duten ikus-entzunezko edukirik? Sare sozialen laguntzarekin, mezu nagusia elkartasunarena eta indarkerien aurkako borrokarena izan beharko litzateke. Gogoan dut gaztetan gehien miresten nituen pertsonek beti egiten zutela lan desinteresaturen bat, beren ideien alde borrokatzen zirela, edo beren beldurrak nola gainditu zituzten kontatzen zutela. Askotan, antzinako influencer haiek gure historiaren zati txikiak erakusten zizkiguten, orain zer garen jakin ahal izateko. Eragin handiko pertsona bat Almudena Grandes izan zen. Hori bai influencer ona! Eskerrik asko eta beti arte, Almudena.