Donostiako Amara Zaharreko kaletik nenbilela euriaz babestu nahian aterki pean sakelekoak dardar eta dardar egiten ari, egiten zidan. Nafarroako Iruñeako lagunak nituen: Karlos Garaikoetxea hil berria da!. Harri eta zur. Harri eta lur. Lur, harri eta zur. Adinean guztiok aurrera goaz kupidagabeki. Horixe nire lehenengo gogoeta. Atzera begirada. Urte asko igaro dira bai. Mende erdia dantzan. Irakurle estimatua, ondorengo lerro eta hitzak ez dira ikerketa politiko argi eta zuhur baten ondorioz burututako idatziak. Ez naiz historigilea, Ez diet beraien eremu eta esparrua lapurtuko, ez. Beste gauzaren artean ez naiz gai horretan ausartuko. Gaurko lerroak bihotzaren taupadaz idatziak izango dira, izaten ari dira. Gaizki ala ondo. Argi edo motel, Arrapaladan idatziak esango nuke. Gehiegi pentsatu gabe. Agian ortografian ere hutsune baten bat dager. Izango dira, bai, izan ere, ni neu baino askoz pizkor eta bizkorragoak bat-batean artikuluak burutzen. Nik neuk ahaleginetan ibiliko naiz.

Badaikt daudela berri onak, motelak eta txarrak.. Gaurkoa berri tristea da, berri iluna, berria bai, iluna baita, bizitzaren lege krudela, patua eta gaiztoa. Lehen gogoeta gisa hauxe esango nuke: garai oso zailetan Karlos Garaikoetxeak Euzkadiren alde egin zuen lan. Berriro diot, bai, garai oso zailetan Karlos Garaikoetxeak Euzkadiren alde egin zuen. Hortxe egon zen, hortxe aritu zen. Irmo, zutik, tente, kopeta gora, bihotza bero, burua hotz. Nik askok bezala saminez eta atsekabez hartu dut tamalezko berria. Carlos Garaikoetxea geure historiaren parte da, izan da, eta izango da, betirako. Euzkadiren historiaren parte, alajaina. EBBko buru izan zen 1977tik 1980ra. Diktadura frankista faszistaren ondoren lehen Lehendakaria izan zen. Euskalduna, nafarra eta abertzalea. Askoren ilusioaren ikurra bilakatu zen. Euzkadiren une oso erabakior batean, Gernikako Estatutuak zekarren instituzionalizazioaren buru, artzai eta gidaria izan zen. Horixe da niretzat behintzat bere ezaugarri eta balio handienetakoa.

Batzutan, ez beti, garai oso zailetan azaltzen diren pertsonak konfidantza soararazten digu bizitzan, etikan, bizikidetzan eta poltikan. Harro zutaz lehendakari. Berak osatu zuen Jaurlaritzak geure gaurko erakundeen eta euskal autogobernuaren oinarriak ezarri zituen, geure gaurko ongi izatearen sorreraren pertsona konprometitua. Garai oso zailetan aurre egin zion ETAren terorismoaren unerik ilunenetan. Garai oso zailetan egoera ekonomiko eta industral bortitzari aurre egin zion Euskal Jaurlaritzaren buru bezala. Bere lana nekaezina izan zen. Argi luzeak zituen. Euzkadi maite zuen, Euzkadi bihotzean taupadaz taupada.

Bere gidaritzak Gernikako Autonomia Estatutua eta autogobernua berreskuratzea zituen helburu gisa. Francoren diktadurak basatiki zapaldutako askatasun eta demokrazia faltagatik markatutako iraganeko garai ilun eta korapilatsuen ondoren konpromiso sendo eta erabakigarria plazaratu zuen, argi eta garbi, Euzkadiren autogobernuaren alde, beti. Ez zuen ulertzen Euzkadirik Nafarroa gabe. Abertzalea zen, nafarra zelako. Nafarra zelako abertzalea.

Urte asko iragan ondoren esan daiteke, esan dezakegu, Autogobernua eta Autonomia Estatutua berreskuratzea funtsezkoak izan zirela, funtsezkoak benetan, ekonomia ahul bat sendotzeko, euskal kultura eta euskera sustatzeko neurriak hartzeko eta euskal gizartea eraikitzeko, eta batzeko lana burutu eta egiteko. Garai erabakigarri haietan, Carlos Garaikoetxeak eta EAJk, besteak beste, egoki jokatu zuten, aurreikuspen taktiko handikoa izanik, estrategikoki bikaina eta historikoki sendoa izan zuten, bai, sendoa eta bikaina beraien urte haietan hartutako jarrera eta helburuak. Karlos Garaikoetxea biolentziaren porrot historikoaren isla eta ispilu argia da historian. Zaila zen giroa eta garai, baina berak garbi zuen ETAren biolentzia eta terrorismoa akats politiko, ustel, etiko, moral eta estratejiko argi eta garbia zela. Garbi zuen ETA desastre hutsa zela Euzkadirentzat. Zentzugabekeri latza. Bide iluna. Tranpa eta iruzur galanta. Onartu dezagun: arrazoi borobila zuen, benetako arrazoia zuen Karlos Garaikoetxeak, arrazoia zuen Eusko Jaurlaritzak, arrazoai zuen EAJ-PNVk. Ez besteren batzuk, ez.

Gaur egun, Carlos Garaikoetxeak bere asmotan zuen bezala, Euzkadiren autogobernua sakontzea, eta irmoki defendatzea gure etorkizunean inbertitzea da, berriro ere, beti ere abertzale gisa euskal gizartearen alde. Gaur egun, egia da, gauza asko aldatzen ari dira, bai, zeren identitate partekatu eta anitzak, subiranotasun oso konplexu eta guztiz lausoen mundu batean bizi gara, gustatu ala ez gustatu, gehiago al gutxiago. Bainan eta horregatik bereziki ere, merezi luke etorkizunerako ikuspegi partekatu bat lantzea geure Euzkadiko zazpi lurraldetan, errespetuz, beti geure gizartean dauden sentsibilitate eta identitate politiko nagusien artean, errespetuz bai. Karlos Garaikoetxeak beharrezkotzat eta zilegitzat jotzen zuen autogobernua eguneratzea eta Estatuarekiko harremanean tresna berriekin hornitzea dugu jomuga eta helburu bazterezina.

Garbi zuen Karlos Garaikoetxeak Frankoren heriotzaren ondoren aitaren etxea, ostera eta berriz, altxatu behar zela, pausoz pauso, oinarriak sendo ezarriz. Karlos Garaikoetxeak ongi bezain ongi burutu zituen eskuartean zituen etxeko lanak. 1979ko abenduan Parisetik zetorren hegazkinaren eskaileretan atzerritik zetorren Jesús Maria de Leizaolaren lekukoa hartu zuen eskutan, sinbolikoki “katea ez da eten”-aren keinu historikoa, Jose Antonio Agirre, Jesus Maria de Leizaola eta Karlos Garaikoetxea, hirurok Euzkadiren gida eta bihotza bizirik. Arbasoak gogoan, oraina helburu, etorkizuna jomuga. Eta ondoren: Osakidetza, Ertzaintza, EITB, Hezkuntz sistema eta abar oso luze bat, oso luze bat, gaur arte, etorkizuna arte. Geure seme alabei, eta geure bilobei utziko diegun Euzkadiko zazpi lurraldeen arkitektura neurri oso oso handian Karlos Garaikoetxeari zor zaio. Zazpiak bat ernetzen ari. Han eta hemen euskaltasuna, bakoitzak bere era eta modura. Bagara, bagire, bagera, ba…

Barne haustura lazgarriak ere ezagutu zituen, agian, agian diot, “Kultura demokratiko” bezala ezaguna dena falta izan zen, handik eta hemendik, hemndik eta handik, baina tira aspaldiko gauzak dira. “Urak dakarrena…” Nik askotan pentsatu izan dut inor ez dela behin betirako hiltzen maite eta ezagutu zutenek ahanzten ez badute eta ni neu ziur naiz askok eta askok ez zaituztela ahaztuko, ez zaitugula ahaztuko Karlos. Eskerri asko zeure esfortzuarengatik. Askotan esaten da inor ez dela profeta bere herrian, eta nik pentsatzen dut badaudela, egon ere, salbuespenak esaldi horren magalean, zeren zure ikuspuntu politikoa profetikoa izan zen EAJ-PNVren eskutik. Asmatu zenuen. Asmatu zenuten. Ziur nago, baita ere, bere garaiko eusko gudarosteko gudari guzti guztiak gaur goibel eta trsite daudela. Nire guraso, eta osaba izebek ere gaur, dauden lekuan daudela hainbat malko lehortu beharrean izango dira.

Nik neuk irakurle estimatua sentitzen dut bere heriotza, zinez diotsut, ahalegindu zen, zintzotasuna izan zuen bere jarrera nagusia, guztiok ditugu geure ahuldade eta sendotasunak, guztiok. Baina ahalegindu zela bere abertzaletasunean ezin uka. Ezin uka abertgzale zela, Euzkadi zeramala bere bihotzean, eta garai zail eta korapilotsu haietan asmatu zuela. Nire dolumin santituenak bidali nahi dizkiet Karlos Garaikoetxea maite zutenei. Hitza hitz. Palabra de vasco. Ez nuen paradarik izan berekin pertsonalki izateko baina hororrek ez du axolarik. Bidean erakutsitako guztiagati milesker Karlos. Bihotzez: Agur eta ohore Karlos Garaikoetxea lehendakaria, ehortzirik zauden euskal lurra ariña bekizula Karlos. Herri txiki eta askatuen egun handirarte! Adiorik ez!