Síguenos en redes sociales:

Tribuna abierta

Gandiagak Bitorianori

Bitoriano Gandiaga hil zeneko hogeita bost urte beteko dira laster eta hainbat ekimen antolatzen ari dira Arantzazun haren omenez. Hala ziotson Gandiagak Bitorianori edo Bitorianok Gandiagari: “Ihardun gaitezen, Bitoriano zeure bentura fatalez, iluna zara pentsamoldean,bizkaitar beltza azalez;gurarietan turrust bizia, neurri-gabea joranez;alferrik errez badoan zura dirudidazu tamalez.

“Gura bai gura, gurariaren,gureak zaitu itotzen; joranez zabiltz, alferrik etsi, joranak zaitu astintzen; kontentagaitza, ipurterrea, halaxe zaitut sentitzen,zure gustorik zeure gustora nekez da inor erditzen”. Gogoan dut Gandiagaren poema hau musikaz jantzi eta Xabier Leterekin batera kantatu genuela haren omenez.

“Nik barruko kezka hori ez dut disimulatu nahi, ni…kezkatia izan naiz eta naiz. Eta orduan, ba nahi nuke idatzi kezkarik gabe, kezkarik gabe eta gustora” eta,“Zergatik naiz hain kontentagaitz, hain gehiago gurako, hain aseezin? Antonio Machadok zituen gaixoez gain,badut nik besterik,hark ez zuen hizkuntza zurtz eta erasotu maitearen nekerik”.

Eta gure hizkutzaren harian, hala zioen baita Bitorianok:”Erabiltzen ez bada hil egiten da euskara. Ez da ezergatik, baina aipatu egiten dizut,badaezpada. Erabiltzen ez den Euskara hil egiten da mugitzen ez den bihotza hil egiten den bezala... Ez da ezergatik, baina isiltzen duzun euskara hiltzen duzun euskara da”.

Eta hala, Arantzazuko isiltasuna hitzetan jarri zuen. Hitzen ukituei beldur latza diela askok eta askok zioen, “Iraun nahiaren pena larriak darama nire bizitza. Ezinarekin oztopatzen da gure herriaren ekintza”.Haren pena zen isiltasuna bertan behera hil zedin. Eta nahiaren eta ezinaren pentsakera eta ekimenean bazebilen ere, jakin bazekien nahiaren bultzadan dugula indar eta esperanza. Ezaguna egin zitzaigun Oskarbik kantatu zueneko “Esperantzari leiho bat zabaldu omen diote”.

Eta lurra maite zuen bihotz bihotzez, ugaria eta askotarikoa,guztiena eta guztientzakoa dena edota izan beharko litzakeen lurra, miloika giza-jenderentzat zoru eta zeru den lurra,fruituz eta ogiz datorkigun Lurra.

Bere euskalduntasuna aldean zuela Artasora joaten zen sarrian-sarri, Artason isiltasuna zegoen eta dago. Artaso, Bitorianoren arimaren dolmena zen eta Arantzazurako erromesen bidea. Eta Artason “lurrean etzan zen, Lurrari etzan zitzaion eta horregatik daki lurra nolakoa den, lurrak zer duen zeruak abandonatutako lurra eta bien lurrean”.

Eta Lur sakonean sustraitutako landarea dugu Gandiaga, lurrari eta haitzari ondo atxikituriko elorria, orain eta geroan loran darraien elorri xumea, elorri loratua.

Elorria eta arantza eta barruko miña eta egona eta barne-meditazioa eta, haitzarteko amari kantua, eta hain eder eta hain gogor kontaturiko gure herriaren nahi eta ezinak hain, hain present beti bere herria!

“Munduko martxa segitzen duenak, milla kezkatarako bide bertan badu, ze hemen alferrik ez dogu inork bizi gura, bizi nahi dugu integratuta munduaren martxan eta munduko gorabeherekin eta abar, eta enteratzen gara honesaz eta hartaz eta haruntzagokoz, baina gero ezin ditugu barruan egosi, eta ez zaizkigu kabitu ere egiten, eta arkitzen dugu ezina eta nahia, eta ezina eta nahia eta ezin horren bitartean geratzen gara zizko eginda”.

Eta bere lurraren, gurearen gazi gezak kontatzen zigun eta 1974ko larunbat arratsalde batez, Bilboko Justizia Jauregitik dei bat jaso zuen, hurrengo astelehen goizean zitatzen zuten bertara joan zedin.

Honela kontatzen du Bitorianok, “Eta hara joan ginen Eusebio errektorea eta biok… Kordoi bat, sandalia batzuk. Badaezpada ez nengoen seguru eta, fraide jantzi nintzen. Habituarekin- Eta fraide dotore joan nintzen jantzita.Habitua neu baino handiagoa, oinetakoak zipin-zaplan.

¿Quién de Uds. Es Victoriano Gandiaga?

Eta nik.- Un servidor

Pase…, eta Eusebiok,… pasaré yo.

Aquí sólo tiene que pasar Victoriano Gandiaga. Eta han… “Contra Ud. hay una acusación: a Ud. se le acusa de haber hecho política”. Politika egin omen zuela ba HIRU GIZON BAKARKAn.

Pues no –Mendatako kastellano dotoreenaz.-ahí de política no hay nada, Ahí hay sólo figuras literarias. Vosotros sabéis que la poesía se construye por medio de ciertas figuras, metáforas, del modo propio…

Eta bertako andre idazkariak “Deje eso de una vez, a Ud se le acusa de política”

¿De política? ¿Que hay ahí de..? Ahí se habla de poesía , ya os he dicho, son formas de decir, figuras particulares, cada género literario…

–A Ud. se le acusa de política

Señorita a ver dígame. De qué política es el árbol?

–Siéntese!

Señorita, ahora soy yo quien pregunta dígame: ¿de qué política es el árbol? … Si Uds. No saben de qué política es el árbol, no se preocupen: yo les aclararé de qué política es el árbol.

¡Miren!, yo soy un árbol. Yo vivo en esta tierra. Yo hundo mis raíces en esta tierra. Esta tierra me da lo suyo, lo que tiene ahí, lo que lleva disuelto, madurado en el subsuelo. De eso vivo. Esa es la sustancia que me invade. Mis ramas se elevan arriba. Mi esperanza y mi futuro y mi ilusión florecen hacia arriba. El cielo que está al par mío es mío. Y vivo de este cielo que me da esperanza. De este aire que da oxigeno a mis pulmones. Yo soy el árbol. No se olvide Ud. que yo soy eso, el árbol. Y entonces lo que digo es lo que pasa con mi arboreidad, lo que pasa a este árbol. Mire a este árbol se le va negando la tierra. Se le va negando el aire. Se le va negando el cielo. Se le va matando. Y entonces este árbol cruje. Eso es todo”.

¡Ya saben de qué política es el árbol!

–Muy bien, muy bien. “Qué informe redactamos ahora, porque hay un alegato contra Ud”.

Eta Gandiagak: “Bueno, si quieren lo escribo yo…, eta neuk idatzi nuen paperean: “Este libro relata, gutxi gorabehera, los acontecimientos y avatares, disgustos y las esperanzas de un árbol. Punto”. De un árbol y de unos árboles claro, porque un árbol sólo es muy raro. Un árbol vive junto a otros árboles, forman un bosque”.

Eta handik urte batzutara honela zioen: “Nik orain.. ja nire ezinak…ja barkatu egiten diot nire buruari eta lehen ez nion barkatzen, barkatu egiten dot eta esaten dot: Kaiso Bitoriano! Gaisoa!

Eta gero.. bizitzan zehar nik, aukeratu ditut nire modelu bezala, eredu: tipo zuzenak, zintzoak eta abar, bueno, baina gero ba,… biguntzea tokatu zaigu, gertatu zaigu eta nik uste dut azken baten hau dela egiazko bidea. Leialtasuna zela Gandiagaren legea zioen Oteitzak. Gandiagarengan: Jator legea lehenago bait da bizitza legea baino.

Gandiagaren hitzak itzalen gaineko argi izpiak dira. Poeta klasiko eta modernoen arteko zubi, poeta liriko handi. Hitzen joskeren maixu eta joskin. Eta ugaria izatean inor ez bezala da ugaria Bitorianoren poemagintza zioen Juan Mari Lekuonak. Marfilezko pieza txikiz eginiko erakusketa da berea.

Eta bera joandako mende laurden honetan, hitzez eta kantuz oroitzen dugu Bitoriano Gandiaga, hitza eta musika borobilduz.