aldera ez dela hain erraza uste dut eta egoera hori dagokion sakontasunarekin, giza egoera guztiak bezala, aztertu behar dela. Harritzen nau zeinen sinpleki azaltzen den gertatzen ari dena eta ematen diren iritziak eta judizioak.
Esplikatzen dut nire ikuspegia, eta aldez aurretik esan behar dut ez naizela Afganistango arloaz aditua, baina soziologian hainbat ikerketa egin dut, eta egun hauetan asko irakurtzen eta entzuten ari naiz Afganistani buruz. Beraz, nolabaiteko ikuspegia garatzen ari naiz nire gogoan. Gizarte azterketak arlo desberdinak ditu. Lau maila bereiz daitezke azterketa sozialean, soziologiako eskola eta autore mota nagusien arabera. Ikuspegi horretatik aipatuko ditut Afganistango egoeraren azterketarako kontutan izan behar diren arloak.
Lehenengoz, kontuan hartu behar dugu Afganistango ekonomia. Afganistanek hogeita hamabost milioi biztanle ditu eta horietatik ia bost milioi Kabulen bizi dira. Aliatuak egondako 20 urtetan Kabul igaro da 300.000 bizilagunetik 4.500.000 bizilagun baino gehiago izatera. Mundu guztian gehien handitu diren 5 hirien artean dago. Aldaketa hau, beste barik, oso desorekatua da, eta zaila antolatzeko, baita gure gizartean ere. Nekazaritzako ekonomia da Afganistangoa, gehien bat. Mitxoleta lantzen da batez ere, eta opiozko mitxoleta landarearen laboran-tza nagusi den ekonomia horretan, bertan, Afganistango ekonomian, azken hogei urteetan izan duen garapena aztertu beharko litzateke. Meatzaritza arloa oso gutxi landu da, baina itxura denez, txinatarrek badituzte planak arloa hori garatzeko Afganistanen. Azken 20 urte hauetan Estatu Batuek enpresa pribatuekin prestatu dute, bertako antolaketa eta borroka. Beraz, gerla ekonomiaren aldetik aztertu behar da zati handi batean. Batez ere batzuk aberasteko, egin bada, normala da ustelkeria arlo gehienetan zabalduta egotea. Bidenek egoera honekin amaitu nahi izatea normala da.
Bigarrenez ingurune fisiko eta soziala aztertu behar da. Sare sozialak kontuan hartu behar dira. Gerrako jauntxoetatik hasi behar da azterketa hau, tribu desberdinetan duten eraginetik hasi, eta nazioarteko erakundeekin dituzten harremanetaraino. Hala nola nazioarteko terroristek nola jarduten duten Afganistanen, eta atzerriko herrialdeetako ordezkariek nolako bilerak dituzten gerrako jauntxoekin. Maila eta talde desberdinetan asko hitz egin da honi guztiari buruz. Azterketa oso konplexua da, baina Afganistango testuinguru kulturala ere kontuan hartu behar da. Batek daki nola antolatu Asia erdialdean, ekonomiak, merkataritzak eta politikak duen garrantzi geoestrategikoa.
Hirugarrenez erakundeak aztertu behar dira. Batzuk dioten bezala, errakuntza funtsezkoa izan da Kabuletik, zentralismoaren egituraz, Afganistan guztia gobernatzen saiatzea. Oso atomizatuta dago Afganistango herria, hainbat tribu eta klanak bait daude. Zaila eta oso konplexua izango litzateke ere deskriba-tzea soilik gizarte hauek, euren ohiturekin, istorioarekin, hizkuntzarekin eta erakundeekin. Kazetari batzuk entzuteak lotsa ematen du. Uste dugu handik ibili direlako militarren artean eta batzuetan herrietatik, Afganistango egoera ulertzen dutela. Baina informazio asko edukitzeak ez du esan nahi, egoera ulertuko dugunik. Botereak desinformazioa erabiltzen du batzuetan, ala gehiegizko informazioa beste batzuetan, baina gakoak ezkutatuz.
Laugarrenez aztergai daude hurrengo gai hauek: mitoak, arketipoak (kulturaren arlo sakonenak), ideologiak, erlijioak eta hizkuntza. Mundu-ikuskera eta paradigmek, uste dugun baino askoz eragin gehiago dute gertakizunetan. Gure inguruan paradigma nagusia, gaur egun, modernitatea da, zientziaren ikuspegi mekanizistan oinarritutakoa, baina aldatzen ari da. Badirudi Afganistanen beste paradigma batzuk direla nagusi. Talibanen artean, hain zuzen ere, paradigma musulman zehatz bat da nagusi. Baina hori Afganistan osoan den ala ez ezagutzen ez den arren, ikertu beharko litzateke. Talibanek nahi duten bezala, paradigma hori sar daiteke Afganistango herrietan armaz eta Erdi Aroko lege baten bitartez? Ez dut uste. Beste edozein herrialdetan ere ezagutzen dugu ideologiaren balioa. Inkontziente kolektiboan egiten da Afganistangoen subjektibotasuna, eta fundamentalismo musulmanaren agerpenean bertako arketipoak aldatzen dira? Ez dut uste. Kontzientzia sortzea berez datorkigu, gizakumearen naturan datza eta. Gainera kontzientzia hartze horrek ekintzetara bultzatzen gaitu, konpromisoa hartuz. Gizarte bateko partaideak kontzientzia eraikitzerakoan, hausnarketa egokia eginez, egoki eramango dituzte gertaerak eta krisiak. Horrela ez bada, problema sozialak sor-tzen dira, eta ez dut uste hausnarketa egokiak egiteko giroa dagoenik Afganistanen. Afganistanen 20 hizkuntza ezberdin baino gehiago daude, eta hizkuntza bakoitzak laguntzen du adimena lantzen bere hitzen eta esamoldeen historiarekin eta egiturekin. Baina hori mundu osoko edozein gizarteko, edozein herrialdeko, edozein egoera aztertzerakoan eduki behar da kontuan.
Afganistanen gertatzen ari dena bere erradikalismo erlijiosoarekin, ideologia eta hizkuntzekin aztertu behar dugun bezala, kontuan izan behar ditugu giza balioak, hizkuntza eta erlijioak mundu osoko edozein testuinguru soziala aztertzeko.
* UZTAI Fundazioko Lehendakaria