Orain politikarien artean eta jende normalaren artean hainbeste iruzurra gertatuta, beste politikari batek botereen banaketari buruz galdetzen dionean, izan ere, alderdiek ezingo dituztela aukeratu tribunal goreneko epaileak edo tribunal konstituzionaleko epaileak, berak patxada osoz honako hau erantzun zuen: horrela eginez gero, nazio-subiranotasunaren kontra joango ginateke.

Aspaldi honetan iruzurra ekiditeko asmoarekin politikariek zenbait lege indarrean jarri arren, Jáureguiren hitzak entzunda argi dagoena hauxe da: herritarroi gehien interesatzen zaizkigun erreformek egiteke jarraitzen dutela; esate-baterako, boterearen banaketa edo zerrenda irekietan bozkatzea. Halako eskaerak lortzen ez ditugun bitartean, mozorrotua, baina, betikoa edukiko dugu.