Azken garai honetan, bai PPk baita PSEk ere Bilduren aurkako kanpainian sartu dira, beren helburua "nola edo ahala, Bildu hauteskundeetara ezin aurkeztea" da. PP alderdiak bere aldetik, "zerrenda guztiak" inpugnatzea eta "xehetasunez aurkezten diren guztiak" aztertzea eskatzen du, baina honen atzetik ez dago zerrenda horietan erantzunkizun penalik duen jendea dagoen ikustea, baizik eta beraientzat garrantzitsuena, instituzioetan egotea nola edo ahala ekiditzea da, eta honek adierazi nahi du Euskadin demokraziaren kontzeptu hori ez dela ematen.

Hartu dezagun adibide gisa Valentziako PPk aurkezten zituen zerrendak, non hainbat persona inputatu agertzen diren, baina noski, Estatuko alderdi nagusien politikan "dena balio du".

Aipatutako alderdiek Bilduren zerrendak inpugnatzen badituzte, esan nahiko nuke berdin berdin PPko zerrendekin egin ahalko genukeela (Valentziako kasuan, adibidez) eta PSEkoak aztertu ditzatela, kasuan kasu, ezin baitugu ahaztu ETAren polimiliak PSEan integratu zirela, eta noski, ideiak eta sentimenduak inpugnatzen hasten bagara, hasi ditzatela beraiek beraien zerrendak aztertzen, gogoratu behar baitugu batez ere GAL.

Argi dagoena da ezker abertzalearen sustapenik aurkeztea ez dutela nahi, modu horretan, beraien sasi demokrazia joku horretan beraiek bakarrik irabaziko dutela. Betela, beraien ordezkapena instituzioetan erabat txikituta agertuko litzateke, eta esan, ziur nagoela, noiz edo noiz hori ikusi ahalko dugula.