gaixorik zeundela jakin arren, bart zu zendu izanaren berri ematen zidan mezuaren jasoera zur ta lur utzi ninduen. Neretzat militantziako kide bat baino gehiago izan zara, nere gidari politikoa hain zuzen. Beti adoretsu, lanean herri honen alde, errealitatea beste modu batez ikusteko ikusteko grina piztuz, gure aberria egun batean aske ikusteko ilusioa zabalduz.

Inoiz ez dut ahaztuko nigan jarritako konfiantza hainbat plataforma, gogoetan taldetan aritzeko, beti ildo berari jarraiki, independentita eta ezkertiarron indar metaketaren alde jarduteko. Beti zure ideiei fidel, zu kaltetu litzakezun ondorioei jaramon egin gabe, horren gainean beti zeudelako/daudelako ingurugiroaren defensa, justizi soziala eta abertzaletasuna. Inoiz ez ditut ahaztuko zure auspo mezuak, emailak, gogoetarako testuz beteak. Zure hitzak momentu latzetan zein pozgarrietan.

Bart ohean buruari bueltako, flash asko etorri zitzaizkidan zurekin igarotako momentuetaz, Nazioeztabaidetako solasaldiak Koldo eta Martinekin batera, Aberri egun bateratuan zure emaztearekin batera poz-pozik, EAko azken kongresuan nolatan zu eta Koldo ni zirikatzen zenidaten estatuetako ponentzian nengolako, Araiako mahai-inguruak Euskal Herri independiente baten aldeko urratsak nola eman pentsaka, asanbladetako zure interbentzioak, lortu arteko sinaduraren osteko solasaldia, eta nola ez ahaztu pasa den irailaren 11an Bilboko kaletatik ibiltzen Kafe Antzokiruntz nere orgulua esanez "Sabin izan da manifarako baimena eskatu duena!" denon eskubide zibil eta politikoen defentsan.

Bizitza askota oso ezbidezkoa da, zuk hainbeste estimatzen eta landutako egoera berri bat fisikoki ikusteko atarian geratuz, baina zuk egindako lana ez da debaldekoa izango eta zauden lekuan zaudela argi daukat irribar batekin agurtuko duzula Euskal Herriko independentistoi datorkigun etorkizun hobea. 2009an esandako zure hitzak beti izango ditut gogoan, "Estitxu, gure ekimena bide onetik doa eta laister gauza liteke ezkerreko alderdi eta gizarte eragile abertzale independentisten arteko bloke soberanista indartsu eta erabakiorra euskal politikan, eutsi goiari!"

Geroarte irakaslea handi, abertzale zintzo eta euskaltzale amorratua, zauden lekuan zaudela argi daukat, zure Zeanuri maiteatuaren Gorbeia menditik Euskal Herria begira egongo zarela independentistoi indarrak emanez. Geroarte eta ohore! Ez zaitugu inoiz ahaztuko. Goian bego.

Estitxu Iturrate

Arabako Eusko Alkartasunaren militantea