Indarkeriarik bortitzena eta ankerrena umeen aurka erabiltzen dena da. Zoritxarrez, hau estatu espainolean eguneroko une orotan erabiltzen den indarkeria mota da.

Banatzerakoan gurasoak ados ez bagaude, legez beti zaintza amari ematen zaio, umeak aitarik gabe bizitzen behartuz, aitak gure seme-alaben bisitadore hutsak bilakatuz.

Arazoa politikoa da, zeren politikariak diren legeak egiten dituztenak, eta epaileak betearazten dizkigutenak. Orain berdingabeko aukera daukagu, udal eta foru hauteskundeak gertu baitaude, eta nire ustez, berdintasunaren aurkako lege horiek ezartzen dizkiguten politikariak zigortzeko profitatu beharko genituzke. Nola? Politikari horien aurkako kanpaina politikoa eginez, gure bozkak ukatuz eta abar.

Argi eta garbi hitz eginez, PSOEren aurkako kanpaina politikoa egin behar genuke, zeren alderdi hori den Madriletik gobernatzen gaituena, eta egunero ikusten dugunez, berdintasunaren alde ihardun beharrean, berdintasun errealaren aurkako Berdintasun Ministerioa sortuz jendea engainatu nahian dabil. Baina helburua lortzekotan borroka egin behar dugu, berdintasuna ez baitigute oparituko.