Futbolarien karrera motza da, eta emakumezkoen kasuan, horrela da ere. Futbol profesionala uzteko arrazoi ezberdinak daude. Lana, adina, egoera fisikoa, garai bati agur esateko beharra…

Arrazoi asko dauden bezala, bizipen eta etorkizun asko daude ere. Horren adibide dira Osasunako, Errealeko, Deportivo Alavés-eko eta Athleticeko jokalarien esperientziak.

Kirolari profesional batek erretiratzeko erabakia hartu duenean, askotariko pentsamenduak izan ahal ditu eta ez da menturazko egitatea emakumeen kasuan gizonezkoen kasuetan agertzen ez diren erronkak baudaudela.

Futbolera jolastean kobratu dutena ez da nahikoa futbola eta gero bizi ahal izateko, eta futbolean aritzen diren bitartean, formazioan edo beste lan batean aritu behar dira emakumezko futbolariak. Gainera, haien kirol-karrera bukatzen denean, zer egin dezakete haien bizitzarekin lan merkatura bueltatzeko? Zelan elkarrekin bizi ahal dira goi-mailako entrenamenduak eta partiduak, formakuntzako edo beste lan bateko ordutegiekin?

Oraindik badaude genero-ezberdintasunak futbolean, nahiz eta gero eta ikusgarritasun gehiago duen emakumezkoen futbolak. Ezberdintasun horien artean, erretiratzeko unea kokatu dezakegu.

Nekane Díez, agur esan duen azkenengoa

Nekane Díez Cedida

EAEn Nekane Díez izan da erretiratu den azkeneko futbolaria. Athleticeko jokalariak agurra eman zuen maiatzaren 26an prentsaurreko baten bidez, non onartu zuen poztasunez uzten zuela taldea. Ez da gutxiagorako, taldearen historiako bigarren goleatzaile gorena da, eta partida gehien jolastu dituen laugarren lehoia.

Díez pribilegiatu bat sentitzen da Athleticek emakumezkoen taldearekin izandako jarrerarekin: “San Mameseko ateak ireki dizkigute, kirol instalazioei eta osasun errekurtsoei dagokienez, ezin da konparaziorik egin. Zentzu horretan Athleticen berdintasuna totala da”.

Nekane Díezek azaltzen duenez, berak goizetan ikasten zuen eta arratsaldez entrenatzen zuen. Bere adineko pertsona baten bizitza normala eramaten zuen. Gaur egun goizez entrenatzen denez, ikasketen ordutegia arratsaldez da. Díezen ustez, honek “ikasteko gazteek esfortzu handiagoa egin behar dutela suposatzen du, haien denbora libreaz disfrutatzeko aukera gutxiago dutelako. Hala ere, bere hitzetan “ikasi behar dute, etorkizunean ez direlako futboletik biziko”.

Nahiz eta soldatak igo diren, eta aurrerapausoak gaur egun ematen ari diren, Nekane Díezen ustez “emandako zenbait pausu ez dira finkatzen, beti atzera bueltatzeko aukerak daude”. Adibide moduan, aurreko denboraldian konbenio bat ez sinatzearen kasua jartzen du.

Etorkizunean futbolera lotuta jarraitzea gustatuko litzaioke, eta ofizialki, ekainaren 30era arte jarraituko du Athleticeko jokalaria izaten. Hala ere, hasieran beldurra izan zuela dio, baina momentu honetan lasai dago, eta aro berri hau bizitzeko gogoa du.

Mai Garde, arrakastarako aukerak

Mai Garde. Cedida

“Zorionekoa naiz izugarri gustatzen zaidan horretatik bizi naizelako”. Mai Garde, Osasunako kapitana izatetik haratago, taldeko ikono bat bihurtu zen. Osasunak emakumezkoen futbola errekuperatu zuenetik, Garde taldearen burua bihurtu zen pasa den urtera arte.

Futbolari bezala, bere agurra era positibo baten gogoratzen du, nahiz eta bere aurpegia eramaten zuen muralak eraso bat jasan zuen: “Eraso hori emakume guztiei egindako eraso bat bezala sentitu nuen”. Mai Gardek argi dauka, egun horretan “jendearen erantzuna eta jasotako babesa” izan zirela nagusi.

Gardek gaur egun futbol profesionala ogibide du nahiz eta jokalaria ez izan. Oraindik botak janzten zituenean, Osasunaren Emakumezkoen Oinarrizko Futbolaren Koordinatzailea bihurtu zen, 2021ean. Aukera hori jaso zuenean, Gardek ez zuen zalantzarik izan: “Nire adinaz eta kirol karrera tarte laburra geratzen zitzaidala oso jakitun izanik, aukera bikaina izan zen”.

Gaur egun, beste kargu bat dauka Osasunaren estrukturan, eta Emakumezkoen Kirol Zuzendaria bihurtu da. Garderi konparazio bat eskatzen badiogu, nahiago du gaur egungo egoeraren eta iraganaren arteko konparazioa egitea, generoen artekoa egitea baino: “Hor konturatzen naiz lortu ditugun gauza guztiez”. Hala ere, argi dauka oraindik bide luzea daukatela aurretik.

“Nire zeregin nagusia gero eta neska gehiago futbolean aritzeko aukera izatea da, emakumezkoen futbola alderdi guztietan haztea”. Badaki bidea luzea dela, baina helburua ere argi dauka: “Gauzak ondo egin behar dira. Ematen dugun pausu bakoitzak denboran iraun behar du”.

Cristina Cornejo, euskal taldeetatik egindako ibilbidea

Cristina Cornejo Cedida

Cornejo atezaina izan zen Alaves Glorosias taldean. Talde horretan agur esan zuen donostiarrak. 2019an heldu zen taldera eta pasa den urtean futbol profesionala utzi zuen. Talde horretan ez ezik, Errealeko atea gorde zuen 9 denboraldietan eta Eibarreko taldean denboraldi bat eman zuen. “Ez naiz aitzindarietako bat, baina kirol honek lortu dituen aurrerapen askoren trantsizioa bizi izan dut, bai eta profesionalizazioraino egin ziren urratsena ere”.

Alavesetik joan zen akordio ekonomiko bat ez zelako posible izan: “Nire burua prest zegoen beste bi urtez kategoria altuenean jolasteko”. Hala ere, bere bizitzako taldearen kontra erretiratu zen Reale Arenan, bere familiarekin ikusle bezala eta 16 urteko karrera batekin bere soinean.

Cornejok, emakumeek futbolari lotuta jarraitzeko duten aukerei buruz, gauzak aldatu direla uste du: “Gero eta gehiago dira beren kluben organigrametan parte hartzen duten futbolari ohiak, federazioen barruan edo baita emakumezkoen partiden iruzkingile gisa ere”.

Hala ere, Cristina Cornejok bai azpimarratzen dituela gizonezkoen eta emakumezkoen arteko lan-baldintzen artean existitzen diren desberdintasunak: “Erretiratzean koltxoi bat izateko ekonomikoki ondo irabazten duten emakumezko jokalarien ehunekoa oso txikia da”. Bere kasua, adibide bat da. Utzi zuenean, onartzen du galdera asko egin zizkiola bere buruari: “Eta orain zer? Zertan egingo dut lan? Zenbat denbora daukat (aurreztutako diruari erreferentzia eginez) lan berri bat aurkitzeko? Cornejok lan egin zuen futbolaria zen bitartean hainbat lanetan. Independentzia bat nahi bazuen, ezin zen bakarrik futbolera dedikatu. Jantokiko begiralea, etxeko langilea eta eskola mailako entrenatzailea aipatu ditu izan dituen ogibideak zehazteko.

Futbola uztearen erabakia modu askotakoa izan daiteke, baina emakumeen kasuan, ikus daiteke inoiz ez dela erraza. Cornejoren adibidea, egokiena da: “Instagram-a ezabatu nuen. Nire kontaktu gehienek futbolarekin lotura zuten, eta konparazioak batzuetan gorrotagarriak izan ziren; hori zaila izan zen, aldi berean, ez nintzelako damutzen”.

Sandra Ramajo, Albaceten agur esan zuen irundarra

Sandra Ramajo. Cedida

Sandra Ramajok futbola utzi zuen 2020 urtean. Albaceten esan zuen agur, baina gure lurraldean ezaguna da 11 denboraldi Errealean jokatzeagatik eta taldeko kapitaina izateagatik. Pandemia eta gero, Albaceteko taldeak ez zuen berarekin kontatzen. Taldearen erabaki horren aurrean, Ramajok, prest ez zegoenez beste aldaketa handi baterako, futbola uztearen erabakia hartu zuen. Hori ez ezik, berak esaten duen bezala, beste arrazoi batzuk badaude: “Ez nuen nahi futbolak ni erretiratzea, baizik eta nik utzi nahi nuen futbola, eta nire egoera fisikoa ikusita, uzteko momentua zen”. Hala ere, onartzen du jokatzeko gogoa ez zaiola oraindik joan.

Ramajok futbola eta lana konbinatu behar izan ditu: “Futbola ez da betirako, eta lan-munduan sartu behar zara”. Horretarako, kiroleko begiralea izan zen. Horren ostean, osasun-mundura pasatu zen, eta futbolean aritzen zen bitartean, egoitza batean aniztasun funtzionaleko pertsonekin egiten zuen lan: “Goizeko txandak nituen eta gero entrenatzera joaten nintzen, edo entrenatzera, eta gero gaueko txanda egiten nuen”.

Aktiboki futbol profesionalean aritu zen bitartean, hainbat desberdintasun ikusi zituen gizonezkoen taldeekin konparazioa eginez. Haiek goizez entrenatzen zuten beti, eta astea asteburuko partidura adaptatzen zuten: zaintzak, fisioterapeutak, instalazioetan bazkaltzea, deskantsatzea… Zaintza-lan horiek haientzat zirela ziurtatzen du. Gainera, horrek futbolarien gaitasunean daukan eragina azpimarratu du: “Zehaztasun txikiak baina garrantzitsuak dira futbolariak zelaian ondo jokatu ahal izateko”.

Behin erretiratzen zarenean, futbolera lotuta jarraitzeko modu bat futbolarien irudi publikoa da. Sandra Ramajok onartzen du emakumeen kasuan askoz zailagoa dela hau: “Asko kostatzen da gure klubean hazteko aukera izatea, edo, behintzat, bizi izan dugun etapa horrek beste ikuspegi batetik jarraitu ahal izatea”.

Ramajo orain entrenatzailea da eskualdeko ligan. Osasun mentalagatik utzi zuen bere garaian Erreala, eta osasun fisikoagatik joan zen Albacetetik. Orain, “pasioa” eta “poztasun” hitzak erabiltzen ditu bere egoera deskribatzeko. “Aukerak falta dira, eta ez da erraza, baina horregatik borrokatzen dut eta ilusioa daukat”.