Ur jarduera seguruen aldeko kanpaina aurkeztu dute
Donostiako Udalak ur jarduera seguruen aldeko kanpaina bat abiarazi du. PSISZ (Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua) Suhiltzaile /Babes Zibilak eta Donostiako Udaleko Ingurumen sailak eskuorria egin dute. Donostiako Udalak jakinarazi bezala, hiriko hondartzetan ur-jarduerez eta bainuez gozatzeko izan behar diren hainbat aholku azaltzen dira.
Horretarako, Zurriola hondartzako Zmare gunean dagoen Basque Water Safety enpresaren laguntza izan dute. Izan ere, besteak beste, ur erreskate eta sorospena egiteko formazio saioak egiten dituen enpresa da.
Udalak azaldu duenez, eskuorriak Next Generation Funtsen finantziazioa izan du, eta "Donostiako itsasertzean ur-kirolen praktikarako segurtasuna hobetzeko proiektuaren" barruan dago.
Proiektuak hiru urtetarako Ekintza Plana garatu du, eta bost erreferentzia puntu ezarri ditu: prebentzioa, formazioa, teknologiaren erabilera, sorospena eta erreskatearen zerbitzua indartzea, eta agentzia ezberdinen arteko elkarlana.
Ur jardueretako arriskuen eta segurtasun aholkuen gaineko kanpaina eskuorriak arrisku ohikoenak zehazten ditu, eta egingo diren uretako jardueretan segurtasuna hobetzeko aholkuak deskribatzen ditu. Horrez gain, Kantauri itsasoari eta haren ezaugarri espezifikoei buruzko lehen informazio orokorra eskaintzen du.
Ondoren, ohiko jarduerei buruzko aholkuak ematen ditu, hala nola bainuan, itsasoko igeriketan eta hainbat uretako kiroletan, besteak beste, paddle surfean, piraguismoan, surfean, bodyboardingean eta bodysurfean.
Temas
Más en Mundo
-
Trump regala a Carlos III una réplica de la espada de Eisenhower durante su visita
-
Bolsonaro padece cáncer de piel en fase inicial
-
La Fed cumple con el guion y recorta los tipos en 25 puntos básicos tras mantenerlos congelados desde enero
-
Los exámenes médicos demuestran que Navalni fue envenenado en prisión, revela su viuda