Bilboko Udalak jaietaralp erasoen aurkako kanpaina abiatu du. "Errespetu nagusia" lelopean berdintasunaren aldeko jai-eremua sustatzea du helburu, funtsezkoa baita indarkeria matxistak prebenitzeko, identifikatzeko eta horiei aurre egiteko. Era berean, jarrera arrazistak eta LGTBIQfobikoak prebenitzea du ardatz.
Leloarekin batera Marijaiaren silueta ageri da, eta hauxe da Bilboko Udalak idatzi duen mezua: "Bilbo, hiri konprometitua eta eraso matxista, arrazista edo LGTBIfobikorik gabea".
Aste Nagusiaren edizio guztietan, Udalak hainbat ekintza antolatzen ditu; besteak beste, erasoen aurkako estrategiaren esparruan garatutako kanpaina hau, berdintasunaren aldeko jai-eremu bat sustatzeko. Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko zinegotzi Kontxi Claverrek hurrengoa adierazi du: "gure asmoa da herritarrak kontzientziatzea jarrera eta jokabide matxista, arrazista eta LGTBIQfobikoen inguruan".
Aste Nagusia hasi aurreko egunetan, Udalak abuztuaren 17tik 25era aktibatuko den erasoen aurkako estrategia osoa aurkeztuko du
Aste Nagusia hasi aurreko egunetan, Udalak abuztuaren 17tik 25era aktibatuko den erasoen aurkako estrategia osoa aurkeztuko du; hala nola, Bilboko Konpartsek, erakundeek eta Udalak adostutako protokoloa, eta edozein eraso mota jasaten dutenentzat prestatutako udal-baliabideak.
Irudi berri hori sare sozialetako udal-kontuetan, www.bilbao.eus webgunean eta uriko plaza eta kaleetan dauden publizitate-euskarrietan ikusi ahal izango da, ondorioztatu dutenez.