Euskalduna Bilbao musika eta biltzar jauregiko administrazio kontseiluak Iñigo Iturrate zuzendari berri izatea onetsi du, eta orain arte karguan izan den Nerea Lupardo ordezkatuko du horrela.

Iturrate Bizkaiko Foru Aldundiko karrerako funtzionarioa da

Iturrate Bizkaiko Foru Aldundiko karrerako funtzionarioa da eta etapa berri bati ekingo dio Bilboko musika eta bilztar jauregiaren gidaritzan, "konpromiso sakona hartuz Euskalduna Bilbaoren misio eta balioekin", jauregiko iturriek nabarmendu dutenez.

Euskarazko EGA maila, ingeleseko B2 maila eta frantseseko ahotsezko zein idatzizko oinarrizko ezagutza ditu.

Iñigo Iturrate Ibarra 1963ko urtarrilaren 20an jaio zen, Bilbon. Animazio soziokulturaleko teknikaria da, eta karrerako funtzionarioa Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailean. Hizkuntzei dagokienez, euskarazko EGA maila, ingeleseko B2 maila eta frantseseko ahotsezko zein idatzizko oinarrizko ezagutza ditu.

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariorde eta Azpiegitura Batzordeko bozeramaile izan da, baita Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldeko koordinatzailea ere. 2003tik 2007ra bitartean, EAJren bozeramaile izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta Kultura Batzordeko presidente izan zen.

2007ko uztailetik 2009ko apirilera Bizkaiko Foru Aldundira itzuli zen

2007ko uztailetik 2009ko apirilera Bizkaiko Foru Aldundira itzuli zen, Ahaldun Nagusiaren Kabineteko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendari nagusi gisa. 2009ko maiatzetik 2024ko maiatzera bitartean, aldiz, Eusko Legebiltzarreko parlamentarioa izan da, eta mahaiko 2. lehendakariorde eta 1. idazkari karguak bete ditu aldi desberdinetan.