Bilbao Kirolak-en 2024-2025eko ikastaroetarako aurretiko hitzordua astelehenetik aurrera eskatu ahal izango da
Bilbao Kirolak udal erakundeak 2024-2025eko ikastaroetarako aurretiko hitzordua eskatzeko epea zabalduko du datorren astelehenean, maiatzaren 13an, eta irailaren 6ra arte egongo da irekita. Horrela, erakundeko harpidedunek zenbaki bat eskatu ahal izango dute hurrengo denboraldiko ikastaroetan izena emateko aurretiazko hitzorduaren hurrenkera ezarriko duten zozketetan parte hartzeko.
Abonatu bakoitzak zenbaki bat eskatu dezake interesatzen zaizkion ikastaroak ematen diren udal kiroldegi bakoitzerako
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala, abonatu bakoitzak zenbaki bat eskatu dezake interesatzen zaizkion ikastaroak ematen diren udal kiroldegi bakoitzerako. Zenbakia Bilbao Kirolak-en web orrian edo kiroldegietako makinetan eskatu daiteke.
Zenbaki bakoitzari aurretiazko hitzordu bat esleituko zaio
Zozketak irailaren 9an egingo dira, kiroldegi bakoitzeko bat, eta zenbaki bakoitzari aurretiazko hitzordu bat esleituko zaio, ordena korrelatiboan, ateratako zenbakitik hasita. Emaitzak web orrian edo kiroldegietako makinetan kontsultatu ahal izango dira.
Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 16an hasiko da
Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 16an hasiko da, 08:00etan, Bilbao Kirolak erakundearen web orrian eta kiroldegietako makinetan. Aurretiko hitzorduaren zozketan esleitutako datatik eta ordutik aurrera inskribatu ahal izango dira abonatuak. Aldez aurreko hitzordurik ez duten harpidedunek irailaren 24tik aurrera eman dezakete izena, eta abonatu ez direnek, berriz, irailaren 26tik.
Temas
Más en Mundo
-
Rusia lanza el mayor ataque de drones y misiles contra Ucrania desde inicio de la guerra
-
Zelenski pide que los nuevos envíos de armas de EEUU lleguen lo antes posible
-
Melilla denuncia que Marruecos ha cerrado la aduana seis meses después de reabrirla
-
Trump anuncia un arancel del 50 % al cobre y estudia uno del 200 % a las farmacéuticas