Gipuzkoako Foru Aldundiak 'arrera Integral Komunitarioa izeneko gida aurkeztu die lurraldeko 17 udaletako ordezkari eta aniztasun arloko teknikariei, Etorkizuna Eraikiz Gunea espazioan egindako topaketan, Donostian.

Foru erakundeko Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko eta Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko Sozialeko zuzendaritzek elkarrekin landu duten dokumentua, migrazio eta partaidetza teknikarien ikuspegiak uztartuz.

Foru erakundeko Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko eta Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko Sozialeko zuzendaritzek elkarrekin landu duten dokumentua

Gidan biltzen dira Gipuzkoako udalerrietan harrera komunitario integralak gauzatzeko eta kulturarteko esku hartzeak burutzeko irizpide eta gakoak, "aniztasuna balio errotua delako gurean, eta zentzu horretan aurrerapausoak ematen jarraitzeko apustu irmoa eta partekatua egiten dugu", Ion Gambra Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak esan duenez.

Bi ideiatan jarri da azpimarra gida osatzerakoan

Bi ideiatan jarri da azpimarra gida osatzerakoan: alde batetik, giza eskubideetan oinarritutako ikuspegitik, harrera ibilbideak auzoetako eta udalerrietako bizi baldintzak hobetu eta gizarte inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko eragin beharko lukeela, eta, beste batetik, gobernu on eta berrikuntza politikotik sustatzen den ekintza komunitarioa izatea, herritarren inplikazioa eta protagonismoa bilatuz eta erraztuz.

Premisa horiek oinarri hartuta, gidak hasierako abiapuntu bat marrazten du, uneko testuinguruan egindako ekarpen eta amankomuneko gogoetetatik sortu dena eta ekarpen berriei irekita dagoena. Zehazki, lau zutabe bereizi dira harrera ibilbideak diseinatzerako irizpideak biltzerako orduan, galdera gakoetan zehaztuta.