Askotan mota guztietako objektuak aurkitzen ditugu gure Gasteiz maitearen edukiontzien ondoan. Gehienetan ezjakintasunagatik, pertsona batzuek hobekien iruditzen zaien lekua erabiltzen dute zabor horiek uzteko. Izan ere, fede txarrez egiten bada, inguruan eta herrikideengan izan dezakeen eragina ez dute kontuan hartzen eta arazoa larria bilaka daiteke. Atzoko haizeteen ondoren, kalean zeuden objektu batzuek kalteak eragin dituzte. Beste objektu batzuk, aldiz, zailagoak dira kontrolatzen, ez baitaude pertsonen ekintzen mende. Kontua da, hiriak hainbat baliabide dituela objektu horiek jaso ahal izateko. Garbiguneez eta puntu berde mugikorrez gain –interneten kontsultatzea gomendatzen dizuet–, beste baliabide berri bat heldu da Gasteiza: Reutilizagune. Kontserbazio-egoera onean dauden eta berrerabili daitezkeen objektu eta ondasunei bigarren bizitza bat eman nahi dien zerbitzu bat da. Ekonomia zirkularra eredu, Benito Guinea kalean ireki berri dira instalazio moderno hauek, alegia. Erabiltzailea bere burua erregistratu behar du, eta artikuluak dohaintzan eman eta jaso ahal izango ditu. Herritarren Udal Txartela (HUT) aurkeztea nahikoa da helburu ekologiko hau lortzeko. Birziklatu eta berrerabili, hori da kontua.
- Multimedia
- Servicios
- Participación