liburutegira egindako azken bisitak zer pentsatua eman zidan. Egun horretan, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketetatik gertu, batxilergoko gazte asko zeuden ikasten. Beno, esan behar dut batzuk beren apunteetan kontzentratuta ziruditela, baina gehienek mugikorrari so egiten zioten matematikako Rouché Frobenius-en teoremari baino gehiago. Eta orduan, nire ikasle garaian pentsatu nuen. Guk ere distrazioak bagenituen (orduz kanpo hartutako kafe bat edo azken orduko txutxu-mutxua saihestea zaila zen), baina mugikorrarenak ez du konparaziorik. Whatsapparen mezuak, jakinarazpenak, sare sozialak, e-mailak... seguruenez ez da premiazko ezer, eta, hala ere, ezin pasatzen utzi. Gure bizitza ez-birtualari adi egotera eragozten diguten edukiei erantzun behar diegu, horiek eguneratu eta haiekin elkarreragin. Benetan garrantzitsua den horretan presente egotea gero eta zailagoa da, pantailari begira galtzen den denbora ahaztu gabe. Izan ere, paradoxikoki askotan kexatzen gara ez daukagulako denborarik zaletasunez gozatzeko, seme-alabekin egoteko edo deskonektatzeko, baina…, badakigu zenbat ordu eskaintzen dizkiogun mugikorrari egunean? Estatistiken arabera batez beste 4,8 ordu egunean. Imajina ezazue, momentu batez, denbora horretan egin dezakegun guztia...