serita eta dantzatu gabe. Segurtasun distantziak mantentzea beharrezkoa zen. Nolanahi ere, etxe berekoak elkarren ondoan egon ahal ginen, sarrerak markatutako eserlekuetan. Derrigorrezkoa zen maskara jantzita edukitzea, eta 6 urtetik beherako umeei ere musukoa jartzea gomendatzen zitzaien. Sarreran jende pilaketak ekiditeko, denborarekin hurbiltzea erabaki genuen etxekoek (ahizpa, 6 eta 2 urteko bi iloba eta laurok). Eta Buesa Arena Gasteizko kirol-aretora sartzeko, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar genituen. Nahiz eta neurri zorrotz horiek bete behar izan, Dantzan ikuskizun berezian Ene Kantak-eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak ikusi, entzun, disfrutatu eta gozatu genituen pasa den abuztuaren 7an oholtzan. Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta. Esperientzia izugarria izan zen, benetan. Ez genuen pandemia, covid, birusa eta txertoei buruz hitz egin. Abestu eta dantzatu genuen eserlekuan, euskaraz egindako kulturaz disfrutatuz, Eneko, Nerea, Urbi, Astonauta, Satorjatorri eta Erraldoien eskutik. Ordu batean zehar, ez genuen tarterik izan deskansatzeko dantzaz jositako emanaldi berezi horretan. Mila esker, Eneko, Nerea eta Ene Kantak-eko lagun guztiak. Ausartak, ausartak, beti aurrera goaz.
- Multimedia
- Servicios
- Participación