xoko txiki honetatik mundua hobetzeko utopian sar-tzen hasi naizenez, irisgarritasunaz hitz egingo dut. Prest al dago gure hiria zentzu horretan? Gasteizen aldaketa asko gertatzen ari dira mugikortasunari dagokionez, baina oraindik ere oztopo asko daude, eta, ondorioz, zirkulazioa bideraezina da pertsona batzuentzat. Berdegune asko dituen hiri batean bizi gara, baina trafiko handia eta hainbat puntu kritiko ere baditu, non atxikipen asko sortzen diren eta, ondorioz, istripuak. Seguru denok ditugula hainbat eremu bertatik igarotzea saihesten ditugunak oinezko gisa naiz edozein garraiobidetan goazela. Izan ere, gune horiek herritar gehienei gogaikarriak iruditzen bazaizkie, pentsa nola izango diren mugikortasun urria edo desgaitasunen bat duten pertsonentzako. Eta zer diozue obrei buruz? Hiri erdia altxatuta dagoenean mugikortasuna gero eta zailagoa da. Gauzak bestearen ikuspuntutik gehiago ikusten hasi behar dugu eta arriskutsua ez diren espazioak sortu behar dira. Gasteiz hiri txiki eta erosoa da eta hiriburu handi baten an-tza hartzen hasi da, horrek gure egunerokotasunean suposatzen duen kaosarekin. Zirkulazio-arauak betetzea gauza bat da, baina gure ingurunea ez dago gure beharretara egokituta. Oraindik garaiz gaude aldatzeko, jar dezagun denok zerbait gure aldetik.
- Multimedia
- Servicios
- Participación