ste osoa daramat pentsatzen non gozatuko nukeen zubi honetaz pandemia gure bizitzan sartu izan ez balitz. Munduko zein lekutan egongo nintzen gaur bezalako egun batean€ Eta Pariserako trenean imajina-tzen dut neure burua garai honetan askotan egin dudan bezala; are gehiago, Montparnasseko geltokian sartu baino lehen Eiffel dorrea ikus dezaket eta zoriontasunik handiena sentitu. Nire oroimenean grabatuta daukat gure apartamentu txikia zegoen kalean arnasten zen giroa. Izan ere, Rue Daguerreko terrazetako batetik (bai, kalera begira dauden paristar aulki horietan eserita) berriro ere bere goizeko zalapartaz gozatu ahal izatearekin amesten dut. Oinezkoen-tzako kale txiki hau kasualitatez aurkitu genuen, eta geroztik, nire leku gogokoenetako bat bihurtu da. Paseatzeko bide bat da, jatetxez, bistroz, gozotegiz, ardo, gazta, arrain, itsaski eta ezti saltokiz beteta, herriko merkataritza ugarirekin: loradendak, arropa dendak, liburu-dendak, lurrin-dendak€ guztiak bere xarma bereziarekin. Ez dut pentsatu nahi nola ote izan den azken urtean kale honetatik paseatzea, itzuli baino ez dut egin nahi eta pandemia aurretik zen bezala dena aurkitzea. Ea Pariseko karrika eder honek bere distira laster berreskuratzen duen, baita gure herri eta hirietako kaleek ere.
- Multimedia
- Servicios
- Participación