Gizarte-etxeen sareko kirol-instalazioek Kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago elkartasun-kanpainaren beste edizio bat hartu dute Gabonetan. Horri esker, 804 kilo janari biltzea lortu da Arabako Elikagaien Bankurako, eta erakundeak bere esker ona adierazi nahi izan du beharren gorakadari aurre egin ahal izatea ahalbidetuko dioten baliabide horiek direla eta.
Kanpaina 2024ko Gabonetan hasi zen, Judimendi eta Aranako kirol-instalazioetan. Iaz, bigarren edizioan, ekimena gizarte-etxeen eta udal-kiroldegien sare osora zabaldu zen. Eta hirugarrenean arrakasta errepikatu du instalazio guztietan, 804 kilo elikagai ez-galkor bildu baitira (aurreko urtean, 644 kilo izan ziren).
Guztira, 1.940 plaza eskaini dira 90 kirol-saiotan banatuta. Eskaintza adin guztietarako 24 jarduerek osatzen zuten, hala nola patinajea, yoga, padela, pilates, aerobika, mantentze-gimnasia eta igerilekuko animazioa. Herritarrei jarduera bakoitzeko kilo bat elikagai ez-galkor modu boluntarioan emateko eskatzen zitzaien. Azkenean, bildutako 92 kutxak Arabako Elikagaien Bankura bideratu dira. Udal Kirol Zerbitzuek eta Gizarte Etxeek antolatutako elkartasun-kanpaina honetan bereziki handiak izan dira Ibaiondon, Iparralden eta Aranalden egindako dohaintzak.
Eskaintzari dagokionez, nabarmentzekoak dira plazen kopurua eta jardueren aniztasuna; izan ere, edozein pertsonak bere gustuko modalitate bat aurkitzeko aukera izan du. Parte-hartzea handia izan da 1.440 izen-ematerekin (% 73ko okupazioa). Nabarmentzekoa da, gainera, emakumeen presentzia handia (1.207 partaidetza), % 85ekoa izan baita. Emakumeen batez besteko adina 48 urtekoa izan da; gizonena, berriz, 39 urtekoa.
Gizarte-etxeen sareko kirol-instalazioek Kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago elkartasun-kanpainaren beste edizio bat hartu dute Gabonetan
Arabako Elikagaien Bankua pozik agertu da elikagaien ekarpena handitu delako, eta eskerrak eman dizkie bai emaileei, bai elkartasun-kanpaina hori posible egin duten gizarte-etxeetako udal-langileei.
Miren Fernández de Landa Gizarte Etxeen zinegotzia pozik agertu da kanpainaren emaitzarekin. “Atsegina da ikustea nola inplikatzen diren herritarrak eta nola, Gabonetan ere, kirola eginez beren buruekiko eta elikagaiak emanez premia handiena duten pertsonekiko ohitura onak mantentzen jarraitzen duten. Zorionak parte hartu duten pertsona guztiei, gizarte-etxeetatik egunez egun transmititzen saiatzen garen komunitate-sentimendua indartzeagatik”, adierazi du.