Gasteizko Udaleko gobernu kontseiluak datozen hamar urteetarako hiri hondakinen garbiketako, bilketako eta garraio publikorako zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du, eta 384,97 milioi euroko aurrekontu saila bideratuko du.
Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, zerbitzua esleitzeko pleguak lizitaziora aterako dira eskaintzarik aurkeztu ez zutelako aurreko prozesua hutsi geratu ondoren.
Kontratu berriak aurreko plegua hobetuko du. Horrela, bsteak beste, udako hiletan espaloietan baldez egindako garbiketa mekanikoa lehenetsiko da, baldintza klimatologikoak egokiak direla aprobetxatuz; neguan, aldiz, baldez egindako garbiketa mekanikoa zailagoa izaten da, euria edo izozteak direla eta.
Horrez gain, urte osoan zenbait lantalde operatibo martxan izatea planteatu da, eta talde horiek belar sastrakak edo hostoak kentzeko lanak egingo dituzte, urtaro bakoitzaren arabera. Neguko hilabeteetan, espaloietan, parkeetan eta lorategietan hostoak kenduko dituzte batez ere; martxotik urrira, berriz, belar sastrakak eta zolatutako eremuetan azaltzen diren landare arrotzak kendu beharko dituzte.
LANAK
Lanok egiteko makina espezializatuak izango dituzte, hala nola haize makinak, sasiak garbitzeko makinak edo belarra kentzeko makina bat, galtzadetako eta ertzetako landaredia garbitzen duena, bai eta ibilgailu arinak ere.
Makinak berritzeari dagokionez, pleguan zehaztu da enpresa esleipendunak zenbat makina erosi behar dituen zerbitzuak emateko. Ibilgailu astunentzako gas naturalaren aldeko apustua egin da, eta ibilgailu elektrikoak gehitzeko aukera ere kontuan hartu da.
Lanok egiteko makina espezializatuak izango dituzte, hala nola haize makinak, sasiak garbitzeko makinak edo belarra kentzeko makina bat, galtzadetako eta ertzetako landaredia garbitzen duena, bai eta ibilgailu arinak ere
Hiri osoan metalezko edukiontziak ezartzea, auzoetan urtero garbiketa intentsiboak egitea, zoladura makina espezifikoekin garbitzea eta gaikako bilketarako 500 paperontzi jartzea ere jasotzen ditu kontratu berriak, besteak beste.
Egungo kontratuak indarrean jarraituko du esleipendun berria zerbitzua ematen hasi arte, gobernu batzordeak ostiral honetan adostutako luzapenarekin. Zerbitzuaren ezohiko luzapena egungo kontratua urriaren 31n amaitzen denetik aurrera gauzatuko da, eta, nolanahi ere, gehienez ere bederatzi hilerako izango da; hilean 2.124.111,34 euroko (BEZa barne) zenbatekoa izango du.