Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, urriaren 21ean, hodeitza aldakorrekin eta euri apur batekin jarraituko dugu.

Giro nahasia izango dugu, hodeiak eta urdinguneekin tartekatuko dira, eta noizean behin euria egin dezake. Barnealdean, euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da goizaldean eta kostaldetik gertu berriz, goizetik aurrera.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik azpimarratu duten bezala, gaurko egunerako hego haizea ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusituz, bolada gogorrekin; arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Eguneko tenperatura zertxobait igoko da; tenperatura minimoetan ez dugu aldaketarik espero.

HIRIBURUETAN

Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 16 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasbazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eguerdi aldera ipar-mendebaldera aldatu eta 3koarekin ibiliko da, eta gauean hego-osagaira aldatuko da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.

Itsasgorak 05:16an eta 17:30ean izango dira, eta itsasbehereak 11:16an eta 23:36an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 1,5-2 metro artekoak. Itsasgorak 05:16an eta 17:30ean izango dira, eta itsasbehereak 11:16an eta 23:36an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dute azkenik Euskalmetetik prentsa-ohar baten bitartez.